Datorren azteazkenean, uztailak 13, Miguel Angel Blanco eta beste biktimen omenez ekitaldi bat eskainiko da Bilboko Udaletxearen kanpoko eskaileretan. 12:00etatik aurrera, ekitaldi sinboliko honen barnean haren hilketaren 25.urteurrena gogoraraziko omen da.

Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneak Miguel Ángel Blancoren omenezko ekitaldia eskaini nahi die, haren hilketaren 25. urteurrenean, Hirian indarkeriaren biktima izan diren guztiei eta Bilboko herritarrei, azken hamarkadetan Bakearen alde eta indarkeriaren aurka antolatutako manifestazio eta elkarretaratze guztietan parte-hartzeagatik.

Ekitaldi sinboliko honetan, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneko kideekin batera (biktimak, bake-prozesuetan trebatutako adituak, ordezkari politikoak eta Alkatea, Topaguneko presidentetzat), hainbat erakunderen eta Bilboko gizartearen ordezkariak ere izango dira, eta gizarte osoaren parte-hartzea sustatzearren, herritarrei dei egin zaie “Miguel Angel Blanco eta bidegabeki hil zituzten guztien oroitzapenez eta gure herriarentzat Bakea aldarrikatu zutenen omenezko ekitaldi” solemne eta sentitu honetan parte har dezaten.

BILBOKO TOPAGUNEA

Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topagunea 2017ko urriaren 16an sortu zen terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei lotutako udal politika publikoetan laguntzeko lankidetzarako topalekutzat.

Honen helburua errespetu eta bizikidetzaren balioetan sakontzen lagunduko duten programak eta jarduketak adostu eta horien inguruan lan egitea da.

Enpatia eta elkartasuna, erantzukizuna eta konpromisoa eta aniztasunarekiko tolerantzia eta errespetuaren balioetan oinarrituta, Bilboko Topaguneak honako konpromiso hauek ere hartu ditu: “biktimak aitortzea, elkarrizketa ahalbidetzea, biktimekin zein biktimen artean, adostasun politiko nahiz sozial handia lortze aldera, eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzea, terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak aitortu eta babestuko dituen lege-esparrua garatzen jarraitzeko”.