Bilboko Udalak ostiral honetan iragarri ditu aurtengo XXXIV. Bilbainada lehiaketako irabazleak. Jakinarazi dutenez, Aste Nagusiko ostiralean sari banaketa egingo da pandemiaren bi urte hauetan egin ezin izan ondoren. Gogoratu duten bezala, lehiaketa honen helburua musika sorkuntza sustatzea eta herri kantagintzaren tradizioari eta jai espirituari eustea da.

Lehiaketaren atal berri honetan, guztira 19 konposizio aurkeztu dira, eta saridunak honako hauek izan dira: "BAKARRA MUNDUAN", Aintzane Arzamendi Moreno eta Juan Carlos Arzamendi Fernándezena, euskarazko bilbainada onenaren kategorian; eta "ASPARBI BILBOTARRAK", Iñaki González Bilbaorena, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartearekin lankidetzan, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian.

Bi kategoria horietarako saria 955 eurokoa da eta oroimenezko trofeoa.

Gainera, 420 euroko zortzi akzesiten pieza irabazleak honako hauek dira:

  • "Egunon Bilbao", konpositoreak: Jacinto Oñate Iseñ eta Agustín Ferrero Fernández.
  • "Bilbao", konpositorea: Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos.
  • "Bilbao alma grande", konpositoreak: Agustín Ferrero Fernández eta Eduardo Robles García.
  • "¡Qué gran semana!", konpositorea:Juan Carlos Guerrero Tudea.
  • "Festak gozatzen", konpositorea:José María Larrazabal.
  • "Santo Tomás egunean", konpositoreak:Mikel Aginagalde, Ekaitz Aranberri y Asier Kortabarria.
  • "ZUBILBAO", konpositorea: Juan Carlos Auzamendi Fernández.
  • "Petiso", konpositorea: Miguel Ángel Gómez Urtiaga.

Edizio honetan, ohorezko bi sari ere izango dira, Bilbainaden ibilbideagatik, laguntzagatik eta bultzadagatik.

Hala, horietako bat José María Larrrazabalentzat da, urteetan euskarazko bilbainadak konposatzen egindako lanagatik, eta, horrela, gure hizkuntza eta musika genero hori bultzatzen lagunduz.

Bestea Agurtzane Bilbaorentzat da, esatari gisa egindako lanagatik, bilbainadak sustatzeko Radio Nervioneko saioetatik

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Ana Madariaga (Bilbao Musikako zuzendaria), Amagoia Loroño (Akordeoi Orkestrako zuzendaria), Iñaki Uranga (musikaria) eta Enrique Campos (TeleBilbaoko zuzendaria).

Sari banaketa, pandemiaren ondoren, Aste Nagusiko ostiralean egingo da berriro, Casilda Iturrirzar Parkeko Pergola agertokian, eta 10 konposizio sarituak bilduko dituen diskoaren aurkezpena abenduaren 18an egingo da Arriaga Antzokian.