Hurrengo astelehenean, Bilboko kaleak ospakizunez beteko dira 'Bilboko Jaialdia'ren ezkero. Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia ekainaren 27an hasiko da eta uztailaren 2ra (larunbata arte) luzatuko da.

Bilboko Udalak jaialdi hau indartuko du, programazio, espazio eta dekorazio gehiagorekin. Kalealdi hau nazioarteko presentzia handia izango du pandemiaren ondorioz bi urtez murriztu behar izan ondoren.

10 konpainia datoz Europako leku desberdinetatik Bizkaiko hiriburura, bilbotarrek aukera izan dezaten urian ikusi ohi ez diren ikuskizunak gozatzeko: Chris Iris (Alemania); Das Arnak (Frantzia); Keep Company (Frantzia); Le Piano Du Lac (Frantzia / Asturias); Les Malles Cie. (Suitza); Les Rustines De L'ange (Frantzia); Nicole & Martin (Suitza); Ô Quel Dommage Cie. (Belgika); Panorama Kino Theatre (Suitza); eta Tobia Circus (Italia); eta, horiez gain, Brassass konpainia, Argentinatik.

Bilboko Udalak, kultura estrategia moduan, ostera ireki dizkie programazioko ateak EUSKAL KONPAINIEI, eta, hala, Uriko agertoki desberdinak erabili ahal izango dituzte, beren lana ezagutzera emateko hurbildu nahi duten guztiei.

Hala, bada, ekainaren 27tik uztailaren 2ra, aukera egongo da hauen proposamen guztiez gozatzeko: Dantzaz; Ertza; Hika Teatroa & Oinkari Dantza Taldea; Hortzmuga Teatroa & Deabru Beltzak; La Trapecionista Cí; Mystèrieuses Coiffures; Panpotx Kultur Elkartea, Bilboko Udal Bandarena; Trakamatraka; eta Zirkozaurre.

Estatuko bazter batzuetatik eta besteetatik etorritako konpainiak kartela osatuko dute:

  • Amer Kabbani (Cía. 104º)
  • Delrevés Danza Vertical
  • Kolektiv Lapso Cirk
  • La Industrial Teatrera
  • La Macana
  • Los Galindos
  • Maduixa Cía
  • Manolo Alcántara
  • Nacho Vilar Producciones & Yllana
  • Nostraxladamus
  • Nueveuno Circo Cía.
  • Pistacatro
  • Truca Circus

BILBOKO ITSASADARRA, AGERTOKI BAKARRA

Jaialdia 10 eremutan gozatu ahal izango da, eta nagusietako bat, ostera ere, Kasilda Iturrizar parkea izango da, non zazpi agertoki izango baitira: Pergolan, Arte Ederren Museoaren gunena etauramaelaren inguruan, bost kokalekurekin, horietako bat berria; Arriaga plaza; Plaza Biribila; Plaza Barria; Bizikidetasun Plaza; Gas Plaza; Arriaga Antzokiaren alboa eta Bizkaia Aretoa.

Nabarmentzekoa da, aurten, jaialdiak eremu gehiago izango dituela San Frantziskoko hiri ortuan eta Bilboko Itsasadarrean.

Bilboko Udalak erabaki du uriaren gune hain garrantzitsu hori ere programazioan sartzea lehenengo aldiz. Hala, bada, Itsasadarra izango da Jaialdiko protagonistetako bat, leku horretarako beren-beregi diseinatutako proposamenekin.

Han, bi proposamen izango dira: alde batetik, Nostraxladamus aragoitarren mundu estrenaildi bat, "Volatineros" ikuskizunarekin; Erripa Kaiaren parean ikusi ahal izango da; eta, bestetik, "Le Piano du Lac", Swing and Swim franko-asturiar konpainiarena, Erriberako zubiaren inguruan.

Jaialdiaren ikuskizun guztiak doakoak badira ere, aurten berriro dator Casilda Iturrizar parkeko ahateen urmaelaren ondoan egongo den karpa, ekainaren 27tik 29ra, 19:00etan hasita. Bertan, Nicole & Martin konpainia suitzarrak "Vasilisa" aurkeztuko du. Nicole & Martin bere publikoarekin elkartuko da eta karparen azpian laguntzera gonbidatuko du. Sarrerak 3 euroan salduko dira, eta bildutako guztia Ukraina-Euskadi elkarte soziokultural eta lankidetzako garapenerakoari emango zaio; web-orrian daude salgai.

Jaialdiaren inguruko informazio osoa dakarren dosierra eta prentsarako beste baliabide batzuk jaisteko, hemen.