Levante plazan eta Casillako kioskoan
Ekainean hasiko dira Bilboko Udalak antolatutako aire zabaleko dantzaldiak
Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko urteetan bertan behera utzi behar izan ondoren, aurtengo udan erabateko normaltasuna itzuliko da udako dantzaldietara. Uriko adineko pertsonei bideratutako ekitaldi honek saio bikoitza izango du: zapatuetan, Levante plazan, eta domeketan, Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara.
Zuzeneko musikako ekimen honetarako sarrera librea eta doakoa da eta beraren bidez, Bilboko Udalak uriko adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi du, musikaren eta dantzaren bidez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz.
Izan ere, ehunka bilbotar elkartzen dira astebururo jarduera horretaz gozatzeko. Dantzaldi bakoitzean orkestra batek girotzen du.
EKAINEKO ZAPATUETAKO DANTZALDIAK
- Ekainaren 4an: Levante plazan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Pergola orquestra.
- Ekainaren 11n: Levante plazan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Maran orkestra.
- Ekainaren 18an: Levante plazan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Jamaika orkestra.
- Ekainaren 25ean: Levante plazan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
EKAINEKO DOMEKETAKO DANTZALDIAK
- Ekainaren 5ean: Casillako kioskoan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Maran orkestra.
- Ekainaren 12an: Casillako kioskoan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
- Ekainaren 19an: Casillako kioskoan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Jamaika orkestra.
- Ekainaren 26an: Casillako kioskoan, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara. Maran orkestra.
Temas
Más en Bilbao
-
El primer premio de la lotería deja casi medio millón de euros en Bizkaia
-
Estos han sido los mejores memes que nos ha dejado el fin del culebrón Nico Williams
-
Regresa el 'tocomocho' a Bilbao: miles de euros estafados a personas mayores
-
Las Reliquias de Martioda recalan en el Museo Arqueológico de Bilbao