'Bertako Metal, Pop Rocka' erakustaldian izena emateko epea igandean itxiko da
Datorren igandean, ekainak 5, itxi egingo da aurtengo Aste Nagusiko 'Bertako Metal, Pop Rocka' erakustaldian parte hartzeko izena emateko epea. Aurten erakustaldi honen 35. edizioa ospatuko da, eta bertako musika-artistak eta taldeak hartuko dute parte.
Aste Nagusiko ekitaldi arrakastatsuenetako bat da "Bertako Metal, Pop Rocka". Bertan parte hartzeko, interesdunek izena eman beharko dute, udal webgunean. Bizkaian bizi diren bakarlari eta taldeak aurkeztu ahalko dira. Taldeen kasuan, kideetako batek, gutxienez, Bizkaian erroldatuta egon beharko du.
Izena eman gura duten talde eta artistek, formularioa bete ez ezik, hauek aurkeztu beharko dituzte: lau kanta original (mp3 edo wav formatuan), argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan), eta artistaren edo taldearen historiala/biografia (doc, docx edo pdf formatuan).
Jazzaz beste, metalaren, poparen eta rockaren barruko musika-estilo guztiak onartuko dira, aldaera eta estilo guztietan. Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, epaimahaiak -kazetari eta kritikari musikalek eratuta egongo denak- aintzat hartuko ditu, bereziki, emakumeek eratutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.
Hitzordu musikal horren bitartez, Bilboko Udalak plataforma izan nahi du etorkizun oparoa duten gazteen talentua zabaltzeko, eta covid-19aren pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, jaietan, garatuz doazen artista eta banda berrien proposamenak doan eta zuzenean entzuteko aukera eskaini nahi dio publiko orokorrari.
Lehiaketa 1985ean martxan jarri zenetik, guztira 542 talde eta bakarlarik parte hartu dute. Haietako batzuk egungo musika-eszenako talde garrantzitsu bihurtu dira.
Temas
Más en Bilbao
-
El primer premio de la lotería deja casi medio millón de euros en Bizkaia
-
Estos han sido los mejores memes que nos ha dejado el fin del culebrón Nico Williams
-
Regresa el 'tocomocho' a Bilbao: miles de euros estafados a personas mayores
-
Las Reliquias de Martioda recalan en el Museo Arqueológico de Bilbao