Nicholas Meyerrek FANTen Fantastikoaren Izarra saria jasoko du bihar
Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarrak jasoko du FANT Fantasiazko Zinemaldiko Fantastikoaren Izarra saria. Hain zuzen ere, bihar emango diote saria, Alex Gerediagak BBK Aretoan zuzenduko duen Itxiera Galan.
Zinemagileak Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin batera izan da gaur goizean Bilboko Udalan egin den prentsaurrekoan.
Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarra da. New Yorken jaioa, antzerkian eta zineman lizentziatu zen Iowako Unibertsitatean 1968an, eta handik gutxira telebistako gidoilari gisa hasi zen lanean. 1974an "Elemental, Dr. Freud: Solución al siete por ciento" eleberria argitaratu zuen, eta salmentetan arrakasta handia lortu zuen. Meyerren "Elemental, doctor Freud" (1976) gidoia, bere eleberrian oinarritutakoa, Oscar sari baterako izendatu zuten.
"Los pasajeros del tiempo" (1979) izan zen bere debuta zuzendari moduan. Ondoren etorri ziren "Star Trek II - La ira de Khan" (1982) eta "El día después" (1983), inoiz egin den telebistako filmik ikusiena, hamalau Emmy saritarako izendatua. Besteak beste, "Voluntarios" (1986), "La secta de los falsarios" (1988) "Espías sin fronteras" (1991), "Star Trek VI, Aquel país desconocido" (1992) eta "Vendetta" (1999) filmak zuzendu zituen ondoren.
"Sommersby" (1993), "La mancha humana" (2003) eta "Elegy" (2008) filmetarako gidoiak ere idatzi ditu.
FANTen 28. edizioaren barruan, "Los pasajeros del tiempo" (1979) filma proiektatuko da gaur arratsaldean, 18:25ean, Gólem - Alhóndiga zinemetako 1. aretoan. Film hau Londresen kokatzen da 1893an. Bost urtez geldirik egon ondoren, Jack Destripatzailea ibilietara itzultzen da. Poliziarengandik ihesi, hiltzailea H.G. Wells gaztearen laborategira sartzen da eta bere asmakizun berrian ihes egiten du: denbora-makina bat. Bere asmamena berreskuratu ondoren, Wellsek jakingo du Destripatzaileak etorkizunari ihes egin ziola: orain bere atzetik joango da.
Filma FANTek denboran zeharreko bidaiei eskaintzen dien zikloaren barruan kokatzen da, eta, aipatutakoaz gain, Alain Resnais frantziarraren "Je t 'aime, Je t' aime", Jeannot Szwarc zuzendariaren "En algún lugar del tiempo", edo "Los cronocrímenes", Nacho Vigalondoren lehen film luze arrakastatsua.
Temas
Más en Bilbao
-
Miribilla celebra una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una novela para ayudar a los vecinos de Bilbao en riesgo de exclusión social
-
Miribilla acoge una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una pastelería de Bilbao celebra la final de la Europa League con pasteles del Manchester United y del Tottenham