Síguenos en redes sociales:

Intelligent Networks Live!

Teknologia-joeren inguruko foroan hartuko du parte Bilbok

Teknologia-joeren inguruko foroan hartuko du parte BilbokBilboko Udala

BILBO. Intelligent Networks Live! izeneko eta @aslan elkarteak antolatutako teknologia-joeren inguruko foroan hartuko du parte Bilboko Udalak astearte honetan, apirilak 13. Foro honen helburua teknologiak zerbitzu hobea emateko ematen digun aukera azaltzea da, batik bat.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia izango da hizlarietako bat Sentsorizazioa eta sare adimendunak hiri konektatuetan izeneko mahai-inguruan, zeina 10:00etatik aurrera izango baita. Agirregoitiak, beste udal batzuetako ordezkariekin batera, hala nola Valentzia, Malaga edo Terrassa, eta halaber sektoreko profesionalek, hainbat gai aztertuko dituzte, hala nola teknologiek gaur egungo errealitatearen aurrean dituzten erronkak eta lehentasunak; halaber, azalduko du zer proiektu ari den Bilboko Udala lehenesten une honetan, eta nola administrazio publikoek lagun dezaketen aurrera egiten arlo teknologikoan, besteak beste.

"URI ADIMENDUNA 2030 AGENDAKO ERRONKEN AURREAN"

Ez da hori izango teknologiaren inguruko ekitaldi bakarra, aste honetan, Bilboko Udalak parte hartuko duena. Eguaztenean, apirilak 14a, Oihane Agirregoitia izango da Hiri Adimenduna 2030 Agendako Erronken Aurrean Foro honetako hizlarietako bat:, zeina Enertic plataformak antolatu baitu.

Oraingo aldi honetan ere, mahai-inguruaren formatua baliatuko da administrazio publiko batzuetako eta besteetako ordezkariek parte har dezaten, hala nola Madrilgo Udalak edo Kataluniako Generalitateak, eta orobat produkzio-sektore energetikoetan jasangarritasunari eta eraginkortasunari buruzko konpromisoa hartuta duten konpainietako berrikuntza eta teknologia arduradunek ere.

Era bateko eta besteko gaiak jorratuko dira, hala nola zergatik den beharrezkoa jasangarritasunean, eraginkortasunetan eta digitalizazioan aurreratzea, nork eta nola gidatu behar duten aurrerapen hori edo zer eratako ekimenak eta estrategia-planak ari diren sustatzen arlo horretan.