Erantzunkidetasunaz eta kontziliazioaz online mintegia antolatu du Udalak
BILBO. Asteazken honetan, martxoak 10, 'Kontziliazio erantzunkidea. Berdintasunaren erronka' izeneko online mintegia ospatuko da. Bilboko Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan antolatutako ekimena goizeko 11:00etan hasiko da.
Saio birtual hau Bilboko Udalaren webgunean ikusi ahalko da. Nekane Alonso Berdintasuneko zinegotziak aurkeztuko du, eta genero-politiketan eta feminismoan adituak diren bi emakume egongo dira: Rosa Cobo Bedia eta Teresa Empar Aguado Bloise.
Batetik, Rosa Cobo Bediak genero-rolak eta portaera pribatuak izango ditu hizpide.
Rosa Cobo Bedia feminismo gaiak lantzen dituen teorialaria da. A Coruñako Unibertsitatean Generoaren Soziologiako irakasle titularra eta unibertsitate horretako Genero eta Feminismo Ikasketetako Zentroaren zuzendaria da. Genero-rolak aztertuko ditu, baita ere gizonen eta emakumeen jokabideak, espazio pribatuan nahiz publikoan.
Bestetik, Teresa Empar Aguado Bloisek jorratuko dituen gaiak izango dira gaur egungo kontziliazio-neurriak, emakumeen bizitzan dituzten ondorioak, eta etorkizuneko jarduketa-ildoak, emakumeen beharrizanei ikuspegi feminista batetik egokitzeko.
Aguado Valentziako Unibertsitateko doktorea eta Soziologiako eta Antropologia Sozialeko Departamentuko irakaslea da. Valentziako Unibertsitateko Emakumearen Ikerketen Unibertsitate Institutuko kidea da. Malagako Unibertsitateko Emakumeen Ikerketa Historikoen Elkartearen Carmen de Burgos Dibulgazio Feministaren Saria jaso du. Haren ikerketa-ildoak Lanaren Soziologian, Generoan eta Ekonomia Feministan kokatzen dira.
MARTXOAREN 8KO KANPAINA
Bilboko Udalak komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina bat abiatu du, "Eta zu, nola moldatzen zara? / Y tú€ ¿cómo lo estás haciendo?", aurtengo martxoaren 8rako. Helburua da erakundeen nahiz langileen inplikazioa sustatzea, erantzunkidetasunean oinarritutako lan-ereduak finkatzeko, emakume eta gizonen artean ezberdintasunik sortu gabe:
Temas
Más en Bilbao
-
La lotería que pasa de generación en generación en Bilbao
-
Bilbao dispondrá de 1.500 pases para conocer a Olentzero y Mari Domingi en el Arriaga
-
Bilbao aprueba en un pleno urgente una ampliación de capital de 10,67 millones a BioArtigas
-
La ZBE de Bilbao conlleva la reducción del tráfico en todos los distritos salvo en uno