Síguenos en redes sociales:

12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Aste Santuko aisialdiko programak 240 plaza eskainiko ditu

Aste Santuko aisialdiko programak 240 plaza eskainiko dituBilboko Udala

BILBO. Laster helduko dira Aste Santuko oporrak, eta Bilboko Udalak uriko gazteei bideratutako aisialdiko programa, #GazteKLUBA, aurkeztu du dagoeneko. 240 plaza eskainiko dira guztira, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteek inskribatu ahal izango dira.

Bilboko Udalak 2021eko Aste Santuko #GazteKLUBA jarri du martxan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa, 19 jarduerarekin eta 240 plazarekin. Programa Aste Santuko eskola-oporraldian egingo da. Kirol-jarduerak, uretako jarduerak, tailerrak, eta kultura- edo arte-intereseko lekuren baterako txangoak sartuko dira.

Interesdunek Udalaren Bilbao Gazte webgunean eman dezakete izena edozein jardueratan parte hartzeko, martxoaren 10etik aurrera (eguaztena). Parte hartzeko, beharrezkoa da #GazteKLUBA Txartela edukitzea. Txartel hau doakoa da eta Bilbao Gazteren web-orrian eskatu daiteke.

Jarduera guztiak egiteko, covid-19a prebenitzeko osasun-gomendioak eta araudia beteko dira. Programa aldatu daiteke, baldin eta osasun-egoerak hala gomendatzen edo exijitzen badu.

2021EKO ASTE SANTUKO #GazteKLUBA PROGRAMA

Uretako jarduerak:

  • Bilboats. Paseoa itsasontzian Bilboko itsasadarrean zehar, martxoaren 30ean, martitzena, eta apirilaren 7an, eguaztena, 11:00etatik 13:00etara. 2 euro balio du.
  • Piraguak Bilboko itsasadarrean, martxoaren 31n, eguaztena, 12 eta 14 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 8an, eguena, 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Bi kasuetan, ordutegia 10:30etik 12:00etara da. 2 euro balio du.
  • Paddle Sup Bilboko itsasadarrean, martxoaren 31n, eguaztena, 12 eta 14 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 8an, eguena, 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Bi kasuetan, ordutegia 12:30etik 14:00etara da. 2 euro balio du.

Kirol jarduerak:

  • Jugger Zorrotzako hiltegiko parkean, martxoaren 31n, eguaztena, 11:00etatik 13:00etara. Doan.
  • Arku-tiroa Ramon y Cajal ikastetxean, Otxarkoagan, apirilaren 9an, barikua, 17:30etik 19:30era. Doan.
  • Parkour Sarrikoko parkean, apirilaren 9an, barikua, 11:00etatik 12:30era. 2 euro balio du.
  • Skate, Guretxoko Skateskolan, apirilaren 9an, barikua, 17:00etatik 19:00etara. 2 euro balio du.

Hainbat tailer:

  • Txirikorda afrikarrak, martxoaren 31n, eguaztena, 17:00etatik 18:30era. Doan. Errekaldeko Gaztegunea.
  • Manga, sarrera. Apirilaren 7an, eguaztena, 11:30etik 13:30era. Doan. Iralako Gaztegunea.
  • Afrikar perkusioa, apirilaren 7an, eguaztena, 17:00etatik 20:15era. 2 euro balio du. Alde Zaharreko Gaztegunea.
  • Robotika, apirilaren 8an, eguena, 10:30etik 13:30era. 2 euro balio du. Uribarriko Gaztegunea.
  • Origami, sarrera. Apirilaren 8an, eguena, 11:30etik 13:00etara. Doan. Iralako Gaztegunea.
  • Japoniar kaligrafia, sarrera. Apirilaren 9an, barikua, 11:30etik 13:00etara. Doan. Iralako Gaztegunean.
  • Manga, hasiera. 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 10ean, zapatua, 11:30etik 13:30era. Doan. Iralako Gaztegunea.

Eta gainera:

  • Zirkuko teknikak Zirkozaurren, martxoaren 30ean, martitzena, 16:30etik 19:30era. 2 euro balio du.
  • Bisita Itsasmuseumera, apirilaren 10ean, zapatua, 16:30etik 18:00etara. 2 euro balio du.