Bilbo hondakin organikoen bilketako aldaketetara egokitu da
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak materia organikoa tratatzeko sistema aldatu berri du, eta horren ondorioz, Bilbo hondakin organikoen bilketako aldaketetara egokitu da. Honi buruz informazioa eskaintzeko helburuarekin, Udalak kanpaina bat jarriko du martxan astelehen honetan, martxoak 1. Beraz, herritarrek, besteak beste, okela eta arrain gordinen hondarrak bota ahal izango dituzte edukiontzi marroian.
Nobedade horien berri emateko, informazio-kanpaina bat egingo du Bilboko Udalak. Kanpaina horren helburua da materia organikoaren bilketara atxikita dauden pertsonengana iristea (posta elektronikoz edo testu-mezuaren bidez), baina baita materia organikoa birziklatzearekin bat egiten ari direnengana ere (informazio zehatza sartuko da organikoaren birziklatze-kitetan bertan), eta bihar-etzi batuko direnengana.
Era berean, edukiontzi marroiaren inguruko berrikuntzak nerabeen sentsibilizazio-kanpainan ere sartu dira. Kanpaina hori urtero egiten du Udalak, Ecovidrio eta Ecoembesekin batera.Aurtengo edizioa, bosgarrena, otsailaren 1ean hasi zen eta martxoaren 31ra arte egingo dira prestakuntza-saioak. 16 eta 18 urte bitarteko 1.800 ikasle baino gehiagorengana iritsiko dira saio horiek.
Zehatz esateko, gaurtik aurrera, hauek bota ahal izango dira edukiontzi marroira:
- Animalia-hondakin kozinatuak edo gordinak (okela-, hestebete-, arrain- eta itsaski-hondakinak, arrautza-hondakinak eta beren azalak, hezurrak eta gazta).
- Landare-hondakin kozinatuak edo gordinak (fruta-hondakinak, barazkiak, lekaleak, ortuariak, pasta eta arrozak, haziak).
- Lore- eta landare-hondakinak, baratze-hondakinak, belarra eta inausketa-hondakinak.
- Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, infusio-poltsak, ogi-hondakinak, galletak eta opilak, fruitu lehorrak eta beren azalak, fruta-hezurrak eta kortxo naturaleko tapoiak.
- Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautzontziak eta uhin-kartoi zikina (guztiak materia organikoarekin bustiak).
- Broxeta eta bestelako elikagaietarako makilak, izozkien makilak eta antzekoak.
- Txikoria, algak, alpistea, karameluak eta gozokiak, zerealak, irina, marmelada.
- Poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.
Ezin dira bota edukiontzi marroira:
- Erraztatutako hautsa.
- Zigarrokinak eta hautsontzietako hondakinak.
- Errautsak.
- Animalien gorozkiak.
- Katuen hondarrak.
- Lorontzietako lurra eta turba.
- Olioa edo beste edozein likido, jatorria gorabehera.
- Pixoihalak, konpresak eta tanpoiak.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao convoca las primeras residencias de prácticas críticas para jóvenes en La Perrera
-
El 2,5% de los bilbainos residen en viviendas municipales, el mayor porcentaje del Estado
-
El obispo de Bilbao, Joseba Segura, afirma que la inmigración supondrá un desafío para la identidad vasca
-
Rifirrafe entre abogados al comienzo de la segunda sesión del juicio al ‘asesino de las citas’