Bilboko Udalak 'Pajaritas azules' saria jaso du
BILBO. Bilboko Udalak papera eta kartoia bereizita bildu eta kudeatu ahal izateko egindako lanak saria izan du. Aspapel Paper eta Kartoiaren Fabrikatzaileen elkarteak urtero eman ohi duen saririk handiena, 'Pajaritas azules' izenekoa, eman dio Udalari astearte honetan, otsailak 16.
Paper-txori Urdinak programak urtero-urtero aitortzen du papera eta kartoia bereizita biltzeko udal-kudeaketaren bikaintasuna eta kudeaketa hori etengabe hobetzeko ahalegina. Urtero-urtero papera eta kartoia bereizita biltzeko kudeaketan bikaintasun handia erdiesten duten udalek ezagutza berezia jasotzen dute orain, baremo objektibo baten bidez eta, hala, paper-txori bat, bi edo hiru jaso ahal dituzte. Behin urte batean paper-txoriak lortuta, hurrengo urteetan horiei eutsi, kopurua handitu edo paper-txoriak gal ditzakete udalek.
Bostgarren aldi honetan -telematikoki ospatu dena-, 37 udalek jaso dute saria, Bilbok ere bai; izan ere, hirugarren urtez jarraian lortu du hiru paper-txori urdinen saria, saririk handiena. Bilborekin batera, Gasteiz, Barcelona, Cádiz, Ciudad Real, Burgos, Getafe, Gijón, Valladolid eta Soria izan dira saridunak, besteak beste.
Bilbok puntuaziorik handienak lortu ditu edukiontzi-kopuruetan, saltokietan egiten den "atez ateko" bilketa osagarrian, ekarpen-tasan (biztanleko eta urteko biltzen diren kilogramoak) eta hondakinaren kalitatearen kontrolean.
Bilbon, gaur egun, 1.452 edukiontzi daude papera eta kartoia biltzeko. 2020an, 13.030,49 tona bildu ziren, 2019an baino % 3,8 gutxiago.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilboko Udalak zenbait intsektuk eragindako eragozpenei aurre egiteko gomendioak zabaldu ditu
-
Arrancan las obras para el esperado parque de ocio de la Intermodal
-
El error garrafal del cartel de Aste Nagusia: "Siempre me equivoco en el orden de los colores de la ikurriña"
-
'Camino a Bilbao' izango da Aste Nagusiko kartela