Errekaldek jasoko du Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IX. edizioa
BILBO. Errekaldeko auzoak Umorezko Antzerki Erakustaldiaren edizio berri bat jasoko du aurten. Jaialdi ospetsu honen bederatzigarren edizioa datorren ostiralean hasiko da, otsailaren 5ean konkretuki, arratsaldeko 19:00etan, eta lau ostiraletan jarraian ospatuko da Errekaldeko udaltegian. Guztira bost antzerki proposamen gauzatuko dira.
Sarrera librea izango da, baina beharrezkoa da telefono bidez erreserba egiteko gonbidapenetako bat eskuratzea, 671 559 937 telefonoan. Horiek 10:00etatik aurrera eskatu beharko dira, hasi baino ordubete lehenagora arte, eta gehienez ere bi gonbidapen eskatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.
Nahitaezkoa izango da unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak betetzea.
Era berean, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea ikuskizun osoan.
DATAK ETA IKUSKIZUNAK
OTSAILAK 5, OSTIRALA, 19:00ETAN
- 'Idas y venidas' - 60 min- Las Poderío Varieté Trío (Andaluzia)
Las Poderío hiru emakume dira eszenan, eta bakoitzak duen ahalmena partekatzen dute. Erabakitzeko ahalmena, norberak izan nahi duen bezalakoa izatekoa. Bere sentimendurik intimoenari ahotsa ematea erabakitzea. Gauzei beren izenez deitzea erabakitzea. Zeta-harra bezala, ama natura bezala, etengabe aldatzen eta mugitzen den bizitza bera bezala eraldatzea erabakitzea. Joan-etorriak musika, antzerkia, flamenkoa, zirkua, umorea eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da. Artea konplexurik gabe, lotsagabea, baina errespetu eta ardura osoz.
OTSAILAK 12, OSTIRALA. 19:00ETAN
- 'Tempus Fugit' - 60 min- Companya de Pallassos La Tête (Katalunia)
'Tempus Fugit' 2019ko Zirkolika Sarien finalista izan zen Kataluniako Pailazoen Ikuskizun Onenaren kategorian. NPailazoaren lanbidearen inguruan umorea eta hausnarketa tartekatzen dituen obra da. Titus pailazoak zirkutik alde egin du azken etapa bakarka hasteko, urte askotako esperientzia eta emozioekin. Ikuskizunak aurrera egin behar du, baina... lehenago, mina irribarre bihurtu behar du, malkoak imintzio bihurtu... Barre egiozu, pailazoa, zure maitasun hautsiari. Barre egin bihotza pozoitzen duen minari. Ezen bere maitea gabe, komedia amaitu baita.
OTSAILAK 19, OSTIRALA, 19:00ETAN
- 'Gizaunka' - 21 min - El Mono Habitado (Euskadi) - Euskera
Proposamen honetan nolabaiteko omenaldia dago Kafkaren obra ospetsuenetako biri: "Metamorfosis" eta "Akademia baterako txostena", batez ere bigarrenari. Izan ere,"Kafkaren txostenean" tximino batek partekatzen du publikoarekin gizarteak nola bihurtu duen gizon; gure kasuan protagonistak azaltzen du nola bihurtu den txakur, eta, aldi berean, behin eta berriz aipatzen ditu pertsonen bizitzaren eta txakurren bizitzaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak. Hala ere, antzezlanaren tonua oso bestelakoa da Kafkaren munduarekin alderatuta, Gizaunka ironiaz betetako istorioa da, bere itxurazko inozokeriatik bizitza argitasun lotsagabe eta umore garratz dosi garrantzitsu batekin deskribatzen duen pertsonaia batek kontatua.
- 'Boxers' - 20 min - Pez Limbo (Euskadi) - Euskera
Bi pertsona ezkutuko kontu batean nahasten dira, aproposa dirua "erraz" irabazteko edo makurrarazita amaitzeko. Ezer gutxi dute, zertzelada batzuk baino ez, txakur mamu bat eta izen faltsuak, baina eskura duten guztia emango dute show ona eskaintzeko. Bizitza gorria esku beteka kontatuta.
OTSAILAK 26, OSTIRALA, 19:00ETAN
- 'Panoli Kabareta' - 45 min - Ganso & CIA (Euskadi)
Protagonistek artista izan nahi zuten eta autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina dibertigarria izango da.
Temas
Más en Bilbao
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol
-
Los bares de Bilbao hacen caja tras el paso de los aficionados del Manchester United: "Vendimos unos 180 litros de cerveza"
-
Fallece Pedro Prieto, un histórico de Aste Nagusia de Bilbao
-
La lotería deja casi medio millón de euros en Bilbao