Bilboko Udalak gizarte-erakunde eta enpresen lankidetza eskertu du
BILBO. Koronabirusak eragindako osasun krisialdi honetan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok gutun bat bidali die Bilboko Udalarekin lankidetzan diharduten enpresa eta gizarte-erakundei, "oraingo egoerari jarrerarik onenarekin aurre egiteagatik" eskerrak emateko.
Udal Larrialdietako Gizarte Zerbitzuekin batera lanean diharduten Hirugarren Sektoreko hogeita bat erakundeei zuzendutako idazkian, Alkateak "aitorpen berezia" egin die "zuen zerbitzu eta ekarpenekin herritarrei arreta ematen laguntzen ari zareten pertsona guzti-guztioi".
Halaber, eskerrak ere emateko asmoz, gutun bana bidali die Bizkaiko hiriburuko berrogei etxebizitza komunitario eta hiru egoitzetako egoiliar eta profesionalei, azken hauen "maitasuna eta profesionaltasuna" nabarmendu dituelarik. Aburtok esker ona adierazi die profesionalei bere izenean eta Bilboko herritarren izenean, izan ere, "egun-egunero zuen onena eskaintzen duzue, zuen maitasuna eta profesionaltasuna, erabiltzaileei arreta emateko". Horrekin batera, "zuen lanarekin jarraitzera" animatu ditu, "ezinbestekoa baita".
Era berean, harremanetan jarri da laguntza eta ekarpenak ematen diharduten hainbat sektoretako bederatzi erakunderekin, bazterketa sozialeko zein babesgabetasunezko egoeran izateko arriskuan dauden Hiriko pertsonen oinarrizko beharrak estal ditzaten.
Gutun horietan guztietan, Alkateak animoa eta maitasuna helarazi dizkie egoera zailagoan dauden pertsonei eta familiei, gaixorik daudenak lehenbailehen senda daitezela opaz.
Azkenik, Juan Mari Aburto Alkateak eskerrak eman dizkie, egunotan udal zerbitzuei lankidetza eta elkartasun osoz hainbat objektu eta elikagai eskaini eta dohaintzan ematen ari zaien enpresa, erakunde eta herritar guztiei.
Temas
Más en Bilbao
-
El codiciado córner de la Plaza Moyúa de Bilbao tendrá pronto nuevo inquilino
-
Bilbao rechaza la bonificación del 30% solicitada por Hirukide en la tasa de basuras
-
Mejoras en los columpios de Uribarri: estarán cubiertos y se instalará un tobogán de gran altura
-
Cuarenta vídeos repasarán la historia y anécdotas de las escuelas de Bilbao