Síguenos en redes sociales:

Azkuna Zentroak 'Bilboko etxebizitza sozialek ehun urte' erakusketa hartuko du

Erakusketa jendearentzat irekita egongo da aste osoan, Kulturen Ataria

Azkuna Zentroak 'Bilboko etxebizitza sozialek ehun urte' erakusketa hartuko du

BILBO. Urte honetan zehar Bilboko hainbat lekutan egon ostean, Azkuna Zentroak 'Bilboko etxebizitza sozialek ehun urte' erakusketa hartuko du Kulturen Atarian. Erakusketan etxebizitza sozialen inguruan ibilbide arkitektoniko bat egiten da. Gainera, Udal Etxebizitzen webgunean modu interaktiboan ikus daiteke.

Zehazki, ikusgai egon da EHUren Bizkaia Aretoko Chillida gelan: bertan, Bilboko Udal Etxebizitzen mendeurrena ospatzeko ekitaldien ekintza nagusi gisa inauguratu zen. Modu berean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzan, Erriberako merkatuan eta Zabalguneko plazako eraikinean ikusi ahal izan zen, baita uriko barruti batzuetako udaltegietan ere.

Erakusketaren xedea da, ez bakarrik atzerantz begiratzea Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko organismo autonomo gisa izan duen historia eta etxebizitzen arloan gauzatu dituen jardun esanguratsuenak agertzeko, baita ere jendeari erakustea jardun horiek zer garrantzi izan zuten, beren inguruabar historikoetan kokatuta, eta zer eboluzio izan duten unean uneko arkitekturak eta hirigintzak eta bizitegietarako proiektu aitzindariek.

Helburu horrekin, erakusketak azken ehun urteko timeline adierazgarri bat erakusten du, unean uneko mugarri erabakigarrienak modu bisualean ikusteko. Aukeraketak arreta berezia ematen die etxebizitzaren alorrean aitzindariak izan ziren proiektuei.

MENDEURRENAREN LIBURUA

Etxebizitza sozialak ehun urte bete ditu gurean, eta ibilbide hori Bilboko Udal Etxebizitzen Mendeurrenaren liburuan jaso da. Liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Azkuna Zentroaren erabilera askotarako gelan.

Liburuan, Bilboko Udal Etxebizitzen mugarri nagusiak azaltzen dira, sortu zirenetik, “etxe merkeekin”; etxe hauek garai hartako etxebizitza-premia gorriei erantzuten zieten. Gainerako etapak ere unean uneko egoeren tankerakoak izan ziren, gaur arte. Proiektu gogoangarri batzuk izan dira, adibidez, Otxarkoagoako egitasmo handia, alegia, eko-auzoko proiektu esperimental bat, Bilboko hiri-berroneratzeko proiektuen erreferente izan nahi duena.