Síguenos en redes sociales:

Astelehenean hasiko da Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia Otxarkoagan

AMICO taldearen “Amico on the beach”ikuskizuna abenduaren 14an ikusi ahal izango da

Astelehenean hasiko da Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia Otxarkoaganbilbao.eus

BILBO. Astelehenean hasiko da Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia Otxarkoagan. Bertan, auzoko nagusiek antzerkiaz eta abesbatzaz gozatu ahal izango dute, urtero bezala.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XVIII. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 10, 12, 14, 16, 18 eta 19an. Horrela, sei antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia, Erretiratuen “Abacehis” Elkarteak eskainiko duen “” izango da.

Antzerki Astea osatzeko lan hauek eskainiko dira: Errenteriako “Ausardi” taldearen “; Zumarragako eta Urretxuko “Irri Makila” taldearen ”; Boluetako Teatro Studio 2012 taldearen ; eta abenduaren 19an eszenako programazioari amaiera emango dion Otxarkoaga ? Txurdinagako Beti Gazte antzerki taldearen “”.

Horrez gain, urtero bezala, konpainia profesional baten ikuskizuna be jasoko da. AMICO taldearen “” izango da, eta abenduaren 14an ikusi ahal izango da. Ion Amico eta Txori Amico keinuen eta mugimenduen lengoaian barneratuko dira berriro, pertsonaia berezi horiekin batera musika eta umorea izango dituen ikuskizun freskagarria eskaintzeko.

XIV. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren astelehenean, abenduaren 9an hasiko da, Otxarkoaga ? Txurdinagako “Beti Gazte” taldearekin eta Abandoko Elkarteko Abesbatzarekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 11n, 13an, 17an eta 20an izango dira, eta adinekoen 15 abesbatza taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita beste herri batzuetakoak ere, Durangokoak, Trapagakoak edo Lekeitiokoak.

Antzerki emanaldietara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako Udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbideko 19 zenbakian daude. Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Abenduaren 14an, larunbatean, eskainiko den antzerki emanaldia arratsaldeko 18:30ean izango da.