23 profesionalek hartuko dute parte Bilboko Udalak antolatutako Mentoring Bilbao programan
Beren ezagutza eta esperientziak ekarriko dizkiete beste hainbat enpresei
BILBO. Hemen da jada Bilboko Udalak antolatutako Mentoring Bilbao programaren XI. edizioa. Bertan, 23 profesionalek euren ezagutza eta esperientziak azalduko dizkiete enpresei, beren salmenta-trebetasunak hobetu ditzaten. Horiei esker, etorkizunean hartu beharko dituzten erabakiak hartzea errazago egingo zaie.
Edizio honetan, 23 aholkularik eta beste hainbeste aholkatuk (aurreko edizioan baino hiru gehiago) hainbat topaketa eta bilera egingo dituzte zortzi hilabetetan zehar; bertan, esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatuko dituzte. Topaketa horien helburua aholkularien profesionalizazioa hobetzea da. Horretarako, esperientzian oinarrituriko ikasketa baliatuko da, ideia berriak txertatuko dira pixkanaka eta beren negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen kontaktuen sare bat sortuko da.
Aukeraturiko 23 enpresek (edizio honetan, guztira, 36 enpresek eskatu zuten aholkularitza) urtebete baino gehiago daramate lanean eta askotariko sektoretan garatzen dute beren jarduna; besteak beste, interiorismoan, higiezinen merkatuan edo turismoan. Edizio honek, bestalde, aholkularien sarera txertatu diren zortzi aholkulari berriren berritasuna dakar; gainerako 15ek aurreko urteetako esperientzia errepikatzen dute.
Bilboko Udalak 2008an Mentoring Bilbao programa martxan jarri zuenetik (tresnak nazioartean lorturiko eraginaren ondorioz), 107 saltokik eta ETEk beren lehiakortasuna hobetu dute, ekimenean parte hartu duten 81 aholkulariren laguntzari esker.
Más en Bilbao
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao
-
El parking del Ensanche de Bilbao se cierra este domingo
-
Pyro Bar&Grill eleva la experiencia de las hamburguesas a la brasa con vistas a la ría de Bilbao