Gazteguneetako jardueren denboraldia bihar hasiko da Bilbon
Zabalik egongo dira asteazkenetan eta ostegunetan , 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara
BILBO. Gazteguneetako jardueren denboraldia hasi da, hau da, Bilboko Udalak 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako duen gizarte eta hezkuntza arloko espazioetako denboraldia.
Nerabeek aukera edukiko dute hainbat jardueratan parte hartzeko; lagunekin egoteko espazio horiek hezitzaileek eta begiraleek dinamizatuta egoten dira. Gazteguneetan ordenagailuak daude (Interneteko sarbidearekin), jolasteko materiala, berriketan aritzeko espazio erosoak, eta abar, eta hezitzaile edo animatzaile bat egoten da.
Bihar, eguaztena, irailak 25, abiatuko dute euren jarduna ikasturtea amaitu arte, egun eta ordu hauetan:
- Eguaztenetan eta eguenetan, 17:00etatik 20:00etara.
- Barikuetan eta zapatuetan, 17:00etatik 21:00etara.
Doako espazioak dira, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea, ez eta kuotarik ordaintzea ere. Interesdunek uriko barrutietan dauden gazteguneetara joan behar dute zuzenean. Leku hauetan daude:
- Deustu: udaltegian (Agirre lehendakariaren kalea, 42).
- Uribarri: Moraza plaza, 4-A.
- Otxakoagoa: udaltegian (Pau Casals kalea, 19).
- Begoña: udaltegian (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2)
- Zazpi Kaleak: (Arategizar, 2).
- Irala: udaltegian (Aranako txara plaza, z/g)
- Errekalde: Tolosa kalea, 6
- Zorrotza, Fray Juan kalea, 33
Honelako espazioek gazteen hazkunde pertsonala sustatzen dute eta euren parekoen arteko harremanetan lagungarri dira, gaitasun pertsonalak garatuz eta ohitura osasuntsuak sustatuz. Modu berean, nerabeen parte-hartzea sustatzen dute.
Más en Bilbao
-
Éxito en el mercado Dos de Mayo: "He aprovechado para comprar el regalo del Día de la Madre"
-
Baldomero: corazón bilbaino, paladar castizo
-
“Si los equipos finalistas son ingleses, la ocupación hotelera en Bilbao será del 100%”
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol