BILBO. Bilboko bost auzotan egingo da “ esperientzia, auzoetan 2016. urtetik dagoen udal estrategiarekin jarraituko duena, izan dituen harrera eta partaidetza onak ikusita. Hona hemen helburuak: Bilboko Udalaren eta gizarte-eragileen artean helburuak partekatzea, prebentzioa hurbiltasun-espazioetara hurreratzea, eta ahalik eta pertsona gehienen parte-hartzea bultzatzea genero-indarkeriaren prebentzioan.

Horrela, umorea erabiliz, “bi ikerkuntza-kazetari” jendearen eta kuadrillen artean ibiliko dira jaietan mikrofono batekin eta oso modu “berezian”, jarrera matxistak agerian uzteko asmoz, EZ hitzaren berri entzun duten jakiteko, eta denon askatasun sexuala bultzatzen saiatzeko.

Jai-egitarauko beste jarduera batzuekin batera egin daitezkeen jolasen, abestien eta talde-dinamiken bidez, “” programak errespetuzko eta askatasunezko mezua igorriko du. Pilotu-proiektua maiatzean abiatu zen, Zurbaranbarriko jaietan, eta udan zehar segituko du, Otxarkoagan (ekainaren 9an), Abusun (ekainaren 29an) eta Basurtun eta Errekalden (uztailaren 1ean).

“” programa “TONBOLA 0.0 ? 0 eraso 0 ezberdintasun” programaren ildotik doa. Tonbolaren programa 2016an jaio zen, gizarte-eragileak inplikatzeko eta errespetuzko eta askatasunezko mezu bat igortzeko, jai-giroan. Ekimen hark bere helburuak lortu zituen eta oso harrera eta balantze onak izan zituen. Horregatik, esperientzia berri hau abiatu dugu, jaietako espazio naturaletara gehiago hurreratzeko asmoz eta herritarren parte-hartzea areagotzeko helburuz.

SEXU-ERASOEI AURREA HARTZEKO ETA SENTSIBILIZATZEKO PROGRAMA

Eraso sexistez sentsibilizatzeko eta horiei aurrea hartzeko udalaren programaren barruan dago ekimen hau, eta hasiera batean Aste Nagusirako izan zen, baina Bilboko auzoetako jaietara zabaldu da. Horretarako, Bilboko Udalak Bilboko Konpartsen eta jaietako batzordeen laguntza izan du.

Zenbait merkataritza eta ostalaritza elkartek, halaber, udal kanpainetan parte hartu dute 2011z geroztik, eta berdintasunaren aldeko eragile aktibo bihurtu dira, Sexu erasoen aurrean aholkularitza eta jarduketa protokoloa hedatuz edo txartelak, musu-zapiak eta biniloak banatuz, lema honekin: "Ez beti da ez. Ezina jazarpena da. Jazarpena, erasoa/ No es no. Insistir es acosar. Acosar es agredir”.

Gainera, erasoei aurrea hartzeko estrategia beste ekitaldi jendetsu batzuetara zabaldu da, adibidez, Bilbao BBK Live-ra.