BILBO. Ana Zubiaga, EHU/UPVko Biologia Doktore eta Genetika katedraduna, Bidebarrieta Kulturgunean izango da otsailaren 20an. “Zaude lasai, guztiok gara mosaiko genetikoak-eta” hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Hitzaldia Bilboko Udalak, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Centerrek antolatu dute.

Euskaraz egingo den ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera. Minbiziaren biologiaren eta genetikaren alorretan espezialista den Ana Zubiaga ikerlariak genetikan emandako aurrerapausoei buruz hitz egingo du, eta giza genomaren sekretuak erakutsiko ditu.

Ana Zubiaga Biologia Doktore eta Genetika katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza ondorengo ikerlaria izan zen Tufts-eko eta Harvard-eko (EE BB) unibertsitateetan, eta bertan minbiziaren garapenean inplikatuta dauden geneen erregulazioaren azterketan espezializatu zen. Une honetan Genetika, Antropologia Fisiko eta Fisiologia Animal Sailean egiten du lan. Bere ikerketa eremua minbiziaren biologia da, eta Biologia Molekular eta Biomedikuntza Masterraren arduraduna da.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna” ?hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa?, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.