Síguenos en redes sociales:

Uriko bideetan harrapaketak saihesteko kanpaina hasiko da Bilbon otsailaren 11n

Uriko bideetan harrapaketak saihesteko kanpaina hasiko da Bilbon otsailaren 11n

BILBO. Bilboko udalak Uriko bideetan harrapaketak saihesteko kanpaina jarriko du martxan. Otsailaren 11n hasiko da eta 17an bukatuko da. Kanpaina Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoa barruan dago. Arauak betetzen ez dituzten horiek zaintzeko kanpainaren helburua da auto-gidariek eta oinezkoek zirkulazio arauak bete ditzatela.

Auto-gidariek, eta oinezkoek duten erantzukizunari buruz eta, batez ere, guztien jokabide ausartegiek eragin ditzakeen arriskuez ohartaraztea izango da kanpaina honen helburu nagusia.

Udaltzainek, bataz beste, lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, kokapenagatik edo jendearen joan-etorria handia delako bide segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.

Arau-hausteak zaintzeko eta gidariek eta oinezkoek zirkulazio-araudia betetzen duten begiratzeko egingo da kanpaina, betiere istripuen arriskua eta oinezkoak harrapatzeko arriskua murrizteko. Kanpainaren helburua ez da isunak jartzea izango, jendea ohartaraztea eta arriskuez jabetzea baizik.

Ildo honetan, 2018an zehar harrapaketak kontrolatzeko bi kanpaina egin ziren eta guztira salaketa bat baino ez zen jarri auto-gidarien kontra, eta 180 oinezko ohartarazi zituzten euren jarrera dela eta.

Iaz, ibilgailuz joak izan ziren pertsonen kopurua gutxitu egin zen, eta 155 izan ziren; 2017an, ordea, 166. Ibilgailuek inor jotzea gertatzen den kasuen %74 da hori. Iaz harrapatze gehien jasan zuen adin-tartea, 60 eta 79 urte bitartekoa izan zen.