Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udaltzaingoak eskola garraoia kontrolatzeko kanpaina bat jarri du martxan

Bilboko Udaltzaingoak eskola garraoia kontrolatzeko kanpaina bat jarri du martxanDeia

BILBO. Bilboko Udaltzaingoak eskola garraoia kontrolatzeko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpaina bihar hasiko da, otsailak 4, barikura arte, otsailak 8 iraungo du. Ekimenak aztertu nahi du ikasleen garraioa zein baldintzatan egiten den eta Bilboko Udalak baimendutako ibilbideak eta geralekuak egokiak direla eta abar...

Horretarako, Udaltzaingoak azterketa mota bi egingo ditu kanpainak irauten duen bitartean. Lehenengoan administrazio arloko kontrola egingo dute, alegia, ibilgailuen eta gidarien baimenak eta agiriak (gidabaimena eta alkoholemia-proba, besteak beste) eskatuko dituzte; bigarrenean arreta berezia jarriko zaie zerbitzua ematen duten autobusen ezaugarriei, eskola-umeen segurtasuna bermatze aldera.

Udaltzainek arau-hausteren bat egin dela ikusten badute, salaketa jarriko dute. Era berean, kontrolak egiten dituzten udaltzainek ziurtatuko dute eskola-garraioan dabiltzan autobusek Bilbon egiten dituzten ibilbideak eta geralekuak Udalak baimendutakoak direla.

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoko Segurtasun eta Laguntza Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.

Iragan urtean, Bilboko Udaltzaingoak 18 ikastetxeetako 79 autobusi kontrolak egin zizkien eta ez zien salaketarik egin ikuskatutako autoei. Datu hau, orokorrean, Urian eskola garraioan darabilten ibilgailuen egoera onaren seinale da.