Bilbobusek zerbitzu berezia ezarriko du igande honetan, Bilbao Basket- Covirán Granada partidua dela eta
Eskainitako linea berezia, Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko
BILBO. Bilbobusek zerbitzu berezia ezarriko du igande honetan, abenduak 30, Bilbao Basket- Covirán Granada partidua dela eta. Eskainitako linea berezia, Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko, izan ere, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du RETAbet Bilbao Basket taldearen zaleen artean.
Horrela, bada, igandean, 12:00etan RETAbet Bilbao Basket - Covirán Granada arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo baitute.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.