Bilbo. KIUB bulegoaren herritarrentzako zerbitzua Itxaropen kaleko 22ko bulegoan eskainiko da irailaren 3tik aurrera. Kontsumitzaileek gero eta gehiago eta hobeto baliatzen dituzten euren eskubideak. Hartara, Bilboko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei kontsumoaren arloko orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua Itxaropen kaleko 22. zenbakiko bulegoan zentralizatuko da irailaren 3tik aurrera.
Neurri berri honekin KIUBek aldatu egingo du bere antolaketa-eredua. Aurtengo otsailean, antolaketa-eredu berri honen oinarriak finkatu ziren, Kontsumoari buruzko Informazio Bulegoa zabalduta Itxaropen kaleko 22an; izan ere, kokalekua estrategikoa da eta, ondorioz, dezente egin dute gora jasotako erreklamazioen eta kontsulten kopuruak.
ITXAROPEN KALEKO 22KO BULEGOA
Udako ordutegia: 08:30-13:00; neguko ordutegia: 08:30-14:00. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, kontsumo arloko aholkuen eskariak jaso eta biltzen ditu, inprimakiak banatu, dokumentazioa batu eta bitartekaritza-espedienteak zabaltzen ditu, bitartekari-taldeak gainbegiratu eta aztertzeko gero.
Herritarren Zerbitzurako Bulegotik kontsumoari buruz jasotako kontsultak eta aholkularitza-eskariak ebazten ditu. Gatazkan diharduten aldeen kontsumo arloko bitartekaritza-espedienteak tramitatzen ditu, gatazkaren amaiera ekarriko duen adostasuna lortzeko.