Síguenos en redes sociales:

Uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei ongietorria eman die Aburtok

Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritzarekin eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteekin

Uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei ongietorria eman die AburtokBilboko udala

BILBO. Uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei ongietorria eman die Aburtok. Bertan, Udalaen hitzarmenak Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritzarekin eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteekin eraman du aurrera ongietorria.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotziak eta beste udaleko beste ordezkari batzuek ongietorria egin diete eta opor alai eta dibertigarriak izatea opa izan diete.

Ekitaldia Arabiar Aretoan egin da eta bertan izan dira Tindoufeko (Aljeria) sahararren errefuxiatuen kanpalekuetatik etorritako 12 umeak eta Ukraina, Errusia eta Bielorrusiako umezurztegietatik eta familia behartsuetatik etorritakoak, harrerako familiekin batera.

Alkateak esker oneko hitzak esan ditu ume horiek Euskadira uda pasatzera etortzea ahalbidetzen duten elkarteentzat (Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritza eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteak): “egiten duzuen lan handia eskertu nahi dizuet elkarteei, zuen ahalegina eta konpromisoa”, nabarmendu du.

Horrez gain, Aburtok harrerako familien lana gogoratu du: “Ezin ditut ahaztu, noski, familiak, uda guztietan erakusten duzuen eskuzabaltasunagatik eta elkartasunagatik”.

BILBO, KULTUREN ARTEKO URIA, BALIOEN URIA

Bilboko Udalaren konpromisoa da uri kohesionatu, berritzaile eta kulturen arteko baten alde lan egitea, Bilbao Balioen Hiria udal estrategiaren araberako balioak bilatzeko eta ume guztien babeserako eta partaidetzarako.

Udalak hitzarmenak dauzka zenbait erakunderekin beste herrialde batzuetako adingabekoek euren garapena eta hazkuntza hobe ditzaten, erradiazio nuklearra dagoen lekuetan, muturreko klima dagoen lekuetan edo familia desegituratuetan arretarik eta maitasunik gabe bizitzearen ondorioak arintzeko.

Hitzarmen hauen bidez, alde batetik, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin “Oporrak Bakean” programa finantzatzen da. Hori 20 urte arteko saharar adingabekoentzat da. Bestetik, duela 9 urtetik hona Europako ekialdeko umeak ekartzeaz eta familietan hartzeaz arduratzen diren elkarteekin ere hitzarmena sinatu da (Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea).

Era berean, beste udal erakunde batzuek laguntza ematen dute harrerako umeek uda dibertigarria igaro dezaten eta kirol instalazioak erabiltzea errazten dute: Azkuna Zentroak igerilekura doan sartzeko aukera ematen du eta Bilbao Kirolak erakundeak abonamenduak eskuratzea ahalbidetzen die familiei, kanpoko igerilekuetarako eta kiroldegietarako.