BILBO. Udalak asteburu honetan egingo den Munduko Jendeen Jaialdia babestu du, eta ohikoa den moduan, Bilboko Udalak, ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko asteburuan egingo du Jaialdia Areatzako Kaian.

“Nortasun Irekiak” Munduko Jendeen Federazioak antolatzen duen jaialdiak, hamabi urte bete ditu aurten eta hori benetako mugarria da Bilbon bizikidetza eraikitzeko bidean. Bilboko Udalak gizarte-sentsibilizazioaren arloko ekimenak bultzatzea funtsezkoa da Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planean (2017-2019) jasotako helburuak lantzeko, eta horreagtik jaialdia antolatzen du urtero.

Guztira, 40 elkarte baino gehiago dira parte hartzen dutenak, batik bat atzerritarrek osatutakoak, gizartea sentsibilizatzeko proiektu hau diseinatu eta gauzatzen dutenak; helburua, bilbotar gizartea herritar inklusiboek, irekiek eta anitzek osatzearen garrantziaz ohartaraztea da, gakoa bizikidetza eta bilbotar gizarte kohesionatuta egitea izanik.

Programazio betea dakar jaialdiak astebururako: sentsibilizazioaren arloko tailerrak eta jarduerak, munduko dantzak eta bestelako ekimenak, federazioa osatzen duten elkarteek dinamizatutakoak, beste batzuen artean.