BILBO. Bilboko Udalak eskaintzen dituen 6.796 plazetarako matrikulazioa zabalik dago jadanik. 300 tailer baino gehiagotan apuntatzeko epea irailaren 5ean amaituko da. Ordutegiari dagokionez, irailaren 10ean zozketarekin banatuko dira, hala, inskripzioak horren ondoren egin ahal izateko. Gerora, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatzeko epea zabalduko da.
Bilboko Udalak 2018-2019 ikasturterako antolatu dituen 346 tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea bihar, ekainak 20, hasiko da. Epea irailaren 5araino iraungo du. Izena emateko tramite guztiak udaltegietako bulego elektronikoetan, San Agustin eraikinean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan, Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) eta 94 010 010 edo 010 telefonoetan egin ahal izango dira.
Bilboko Udalak, “Ikastaro eta Tailerren X. Gida" prestatu du, ikastaroei buruzko informazioarekin. Gida hau formatu digitalean ere badago eskuragarri, Udalaren webgunean. Izena emateko tramite guztiak www.bilbao.eus webgunean, 94 010 010 edo 010 telefonoetan eta Udaltegietan zein Herritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako “Bilbao Click” bulego elektronikoetan egin ahal izango dira.
Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirola, kultura eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz.
Udal ikastaro eta tailerren aurreko edizioetako erabiltzaileen beharrizanei eta iradokizunei kasu eginez, 2018-2019 edizio honetarako Udalak 6.796 plaza eskainiko ditu 346 jardueratan; horiez gain, gela irekietan beste 170 plaza eskainiko dira. Aurten 6. Barrutian jarduera gehiago eskaini dira, hain zuzen ere, aisia eta kirol arloko 6 ikastaro berri eta kulturako beste bat.
EPEAK
Udalak antolatutako ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek, adierazi behar dute zentroa. Horrenbestez, zenbaki bat eskuratuko du, irailaren 10ean, goizeko 9:00etan, Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko bulegoetan egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.
Aurten berri bat dago, Udalak, izapide administratiboak errazteko, bere kabuz egiaztatuko duela interesdunak tarifa murriztua izateko eskubiderik duen, interesdunak beren-beregi ezetz esaten ez badu.
Zozketaren emaitza Udaltegietan jarriko da ikusgai irailaren 11tik aurrera, eta Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) zein 944 010 010 eta 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da.
Aukeratutako pertsonei hitzordua emango zaie inskripzioa formalizatzeko. Horretarako epea irailaren 12tik 26ra artekoa izango da, biak barne. Une horretan aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua egongo da. Gehienez, bi tailer aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarra kultur tailerretan. Izena emateko epea amaituta, irailaren 26an, plazak adinaren arabera banatuko dira. Nagusienek izango dute lehentasuna. Irailaren 27tik urriaren 3ra arte erreklamazioak egiteko epea izango da.
Jarduera aukeratzean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da. Ordainketa geroago egingo da, agirian zehaztutako epearen barruan. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.
Urriaren 3an, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan izena emateko inskripzio epe berria zabalduko da. Edonork eman ahal izango du izena hutsik geratu diren plazetarako, baita aurreinskripziorik egin ez dutenek ere.
2018-2019ko IKASTAROEN ETA TAILERREN GIDA
Bilboko Udalak hamargarren urtez argitaratu du Ikastaro eta Tailerren Gida bateratua, Udaltegietan 2018-2019 ikasturtean gauzatuko den jarduera-eskaintza anitzaren azken xehetasunak bildu eta urtez urte kontsulta errazeko tresna praktikotzat sendotuz joan den argitalpena. Gida hori eskuragarri egongo da formatu digitalean Udalaren webgunean, eta paperan ere Udaltegi guzti-guztietan.
Herritarrak ikastaro eta tailerren eskaintza zabalaz gidatzeko argitalpen hau ezinbesteko tresna bilakatu da, Udaleko zenbait sailek antolatutako jarduera guztien ikuspegi osoa ematen baitu. Gainera beharrezko informazio guztia eskaintzen du, bai gaika (kultura, berdintasuna, aisialdia eta kirola, adinekoen osasuna) zein ikastaro eta tailerretako bakoitzaren kokapen fisikoaren arabera.