BILBO. Aste Nagusian terrazak eta megafonia jartzeko eskaria egiteko epea zabalik uztailaren 2ra arte. 2017an bi horiek jarri baldin baziren, 2018rako baldintza berberetan eskatu nahi dela azpimarratu beharko da errgistroan. Beste alde batetik, terrazak, barruko barrak edo megafonia jartzeko eskari berriak direnean, edota iaztik aldaketak egin nahi direnean, eskariarekin batera agiri guztiak aurkeztu behar dira baldintza berberak agrian jasoz.
Bilboko Udala bete-betean murgilduta dago 2018ko Aste Nagusiaprestatzen. Hori dela eta, Bilboko ostalaritzakoek, ohi bezala, AsteNagusian terrazak jartzeko eskaria egiteko epea hasi du Udalak.Eskariak egiteko epea uztailaren 2an amaituko da eta epea ezin izangoda luzatu. Hortaz, interesdunek egun hori baino lehenago, uztailaren2a baino lehenago, egin beharko dute eskaria.
Terrazak, barruko barrak eta megafonia 2017an jarritako baldintzaberberetan jartzeko eskatu beharko dute interesdunek 2018rako, halabada. Bilboko Udalaren erregistroaren bidez egin behar da eskaria.Terraza jartzeko eskarian eskatzailearen eta establezimenduaren datuguztiak jaso beharko dira, adierazita eskaria 2107ko baldintzaberberetan egin dela.
Bestalde, terrazak, barruko barrak edo megafonia jartzeko eskariberriak direnean, edota iaztik aldaketak egin nahi direnean,eskariarekin batera agiri guztiak aurkeztu behar dira UdalErregistroan, eskatzailearen datu guztiak jasoz. Datu hauek:
- NANaren fotokopia
- Establezimendua zabaltzekolizentziaren kopia
- Terrazan jarri nahi dituenaltzariak.
- Eskaria berria den ala 2017an ere jarri zen.
Eskariak egiteko azken eguna uztailaren 2a da; hortik aurrera ezda eskaririk onartuko.