Bilboko lau mezkitek Ramadanaren bukaerako ospakizuna antolatu dute. Bertan, Bilboko Udalak hartuko du parte. Iñigo Pombo, Gizarte Politiketako Zinegotzia, Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotzia eta Tomas del Hierro, Herritaren Segurtasuneko Zinegotzia, Hiriko komunitate islamikoarekin, Ramadanaren bukaera ospatu dute elkarrekin. Ekitaldia, Bilbao Arenan egin da eta Bilboko lau meskitei esker (Al Furqan, Assalam, Badr eta Errekaldeko mezkitak) antolatu da.

Ramadana maiatzaren 17an hasi zen, eta baraualdiko hilabete baten buruan Aid al Fitr festa, jai txikia moduan ere ezaguna dena (jai handia Aid al Kebir edo “Arkumearen sakrifizioa”) edo Ramadanaren bukaera heltzen da. Aid al-Fitr-aren ospakizuna mundu katolikoko Eguberri jaiarekin aldera daiteke: egun honetan opariak ematen dira, etxebizitzak apaindu, arropa berria erabili eta senide eta lagunekin partekatzeko jaki tradizionalak prestatzen dira.

Aid al Fitr iraun bitartean, mundu osoko musulmanek eguneko baraualdia egiten dute egunsentia baino lehen eta ilunabarrera arte, bere lehen bazkaria iluntzeko otoitza hurbiltzearekin batera. Hasiera eta bukaeraz gain, Ramadanak badu beste data garrantzitsu bat: Laylat al-Qadr, Dekretuaren Gaua, Muhammad Profetak Koraneko, musulmanen liburu sakratuko lehen errebelazioa jaso zuen gaua gogoratzen duen momentua.

Baraualdia egiteko, Islamaren aginduen arabera, pertsona helduak izan behar dira, buru-osasun ondo daudenak eta bidaiatzen ez daudenak, hau da, leku batean bizi izaten daudenak. Emakumeak, bestetik, hilekotik kanpo egon behar du eta horrez gain, haurrak, buru-gaixoak, haurdun dauden emakumeak, hilekoan dauden emakumeak eta ahulak dauden pertsonak, bereziki agureak ere salbuetsita daude ramadana egitetik.