BILBO. Harrapazank programaren hamalaugarren edizioa abian da eta 1303 gaztek eman dute izena parte hartzeko. Programa honen barruan hauxek daude: Distirazank talentu-lehiaketa, 100 talde eta 267 gazterekin; Sortuzank eta Bilrobot tailerrak, 590 plaza dituztenak eta 1036 gazteren izen-emateak jaso dituztenak. Alde handiz gainditu da iazko edizioko kopurua, Sortuzankeko inskripzio-kopurua bikoiztuz eta Distirazanken 20 talde gehiagoren parte-hartzea lortuz.
Harrapazank programa, 8 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da eta euren gustuen araberako jarduerak eta esperientziak euskaraz eskaintzen ditu.
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarri du abian. Helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta motibatzea da, modu erakargarri eta berritzaile batean.
Harrapazank-en barruan programa bi daude:
DISTIRAZANK, gazteek trebezia artistikoak eta euren sormena eta talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen eta abarretan.
Kategoria bi daude:
Harrapazank Junior, 9 eta 13 urte bitartekoentzat.
Harrapazank Senior, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.
Aurten partaidetza iazkoa baino handiagoa da, iaz 79 taldek parte hartu zuten-eta. Aurten kategoria bietakoak kontuan hartuta, 100 talde egongo dira eta horietan 267 gazte.
Harrapazank Juniorren 179 gazte eta 55 talde egongo dira.
Harrapazank Seniorren 88 gazte eta 45 talde egongo dira.
Hori egin aurretik, barrutietako udaltegietan, martxoaren 2ra, irakasle profesionalen laguntza izango dute entsegu trinkoetan euren gaitasunak hobetzeko. Hauexek dira gazteei trebetasunak eta gaitasunak hobetzen lagunduko dizkieten profesionalak: Olatz Gamboa, Jon Casamayor, Ugaitz Alegría, Andrea Lopez, Ines Bermejo, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri eta Urtza Zuazo.
Kategoria bietan kastina egingo da gazteek euren talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen eta abarretan. Kastinak martxoak egingo dira.
Hilabetez gogor entseatzen eman ondoren, martxoaren 19tik 24ra bitartean kastinak egingo dira Bilborock Aretoan. Kastinetara nahinor joan daiteke ikustera.
3 profesional izango ditugu epaimahaian: Ugaitz Alegría, Itziar Ituño eta Egoitz Txurruka. Kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dituzte. Talde horiek maiatzean egingo diren azken galetan parte hartuko dute euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan, eta gainera, irabazleak aukeratuko dira. Baina finala baino lehenago, apirilaren 27an, hautatutako taldeek masterclass bat edukiko dute euren emankizuna lantzeko.
Seniorren finala maiatzaren 5an, 19:00etan egingo da eta juniorren gala maiatzaren 6an, 18:00etan. Final horietan kategoria bakoitzeko 500na euroko sari bi banatuko dira. Miren Gaztañaga izango da final bietako aurkezlea eta Unai Goikolea DJ-a. Epaileak Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Xabi Hoo eta Eneko Sagardoy izango dira.
Beste alde batetik, finalera pasatzen ez diren partaideek ikasten jarraitzeko aukera izango dute arteetako eta kulturako profesionak batekin, Eire Larrearekin, hain zuzen ere. HOBEKUNTZA TAILER hori Begoñako Barrutiko udaltegian egingo da, apirilaren 27an.
Gainera HARRAPAZANK programaren jarraipena sare sozialetako Twitter, Facebook eta Instagram-eko profilen bidez egin ahalko da.
SORTUZANK ETA BILROBOT TAILERRAK
Aurten espektatiba guztiak apurtu dira interesa agertu duten gazteen kopuruari dagokionez. 1.030 gaztek eman dute izena eta plazak esleitzeko zozketa ba egin da.
Zehatzago: Sortuzank egiteko 560 gaztek eman dute izena (250 plaza daude) eta Bilrobot egiteko 476 gaztek (340 plaza daude). Zozketa bat egin da plazak esleitzeko.
SORTUZANK tailerretan gazteek euren zaletasunetan eta sormenetan sakontzeko aukera dute. 9 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat da. Gaiak hauexek: graffitia, youtuberra, argazkigintza, norberak arropa bere gustura moldatzea, makillajea, zinema eta kazetaritza. Martxoaren 2ra arte burutuko da.
BILROBOT, 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat: errobotikako tailerrak, bideo-jokoak, popping dantza ?dantza errobotikoaren erako dantza- egingo dira.
Aurreko urte bietako eskaria ikusita, aurten eskaintza handiagoa izan da. Martxoaren 9tik apirilaren 27ra egingo dira Euskararen Etxean, eta Ibaiondoko, Begoñako, Santutxuko eta Deustuko udaltegietan.
Sortuzank eta Bilrobot tailerretan egiten diren lanak maiatzaren 11n egingo den jai-erakusketan erakutsiko dira San Ignazioko Euskararen Etxean.
NOBEDADEAK HARRAPAZANKEN EDIZIO HONETAN
Aurtengo edizioan, iazko Izarren Hautsa-ko finalistek -Maddi Urkijo, Miriam Lujua, Maddi Gutierrez, Jonatan Yelamos eta Ane Zugaza- egindako abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte, Xabi Hooren zuzendaritzapean. Bost horiek kantatuko dute abestia, bideoklipean Izarren Hautsa-ko partaideak ondoan dituztela. Bideoklipean beste artista ezagun batzuk ere aritu dira, Itziar Ituño, Roberto Tananta, Jon Casamayor eta Endika Abellan.
Aurtengo beste nobedade bat da, HARRAPAZANK BACKSTAGE-ren bidez, Youtuber gazteek Distirazank-en eta tailerretan gertatzen denaren berri kontatuko dutela.
Bideo laburrak izango dira, Harrapazank-eko programetan parte hartu duten neska eta mutilek egindakoak. Ekitaldien berri emango dute. Bideo horiek Harrapazank-eko youtube kanalean jarriko dira; horien gidari Iban García youtuberra izango da.