Zurrumurruen aurkako sormenezko idazmen taillerraren beste edizio bat egingo da Bilbon
Ordu biko zortzi saio izango dira tailerrean eta Txani Rodríguez kazetari eta idazleak emango du, Azkuna Zentroko Medialab2 aretoan
BILBO. Bilboko Udalak zurrumurruen aurkako idazmen tailerraren beste edizio bat abian jarriko du datorren astelehenean, otsailak 12. Ordu biko zortzi saiotan, Txani Rodríguez kazetari eta idazleak narrazioaren teknikak eta tresnak erakutsiko ditu, fikziozko istorio on bat osatzen duten baliabideak ikasteko. Beste alde batetik, kontakizunarekin denbora erabiltzen edo narrazioko generoen arteko aldeak zeintzuk diren azalduko du, beti ere zurrumurruen aukako proiektuaren barruan,Azkuna Zentroko Medialab2 aretoan izango da tailerra otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 14an eta 28an eta ekainaren 11n, arratsaldeko 18:30etik 20:30ak arte. Zortzi saio horiek doakoak izango dira eta irekita daude interesa daukaten guztiei. Hala ere, lehentasuna emango zaie aurreko edizioetan parte hartu ez dutenei.
Irudimena, sormena eta literaturaren inguruko interesa dira tailerretan parte hartzeko behar diren baldintza bakarrak. Bertan, proposamen eta ariketa praktikoen bidez eta erreferentziako irakurketak eta literatur testuak erabilita, literaturan migrazioei, atzerritarrei eta beste kultura batzuei buruzko beste begirada bat jasotzen ahaleginduko dira.
TXANI RODRÍGUEZ, ZURRUMURRUEN AURKAKO KAZETARIA ETA IDAZLEA
Txani Rodríguez kazetari eta idazlea Laudion jaio zen 1977an. Komikien gidoi batzuk egin ditu, adibidez La carrera del Sol ?hainbat hizkuntzatara itzuli dena-. Radio Euskadi eta El Correo egunkariko kolaboratzailea da eta liburu hauek argitaratu ditu: El Corazón de los aviones (Elea) kontakizunen liburua, Artzaina izan nahi dut eta Ez naiz barazkijalea (Elkar) umeen liburuak, eta Lo que será de nosotros (Erein) eta Agosto (Lengua de Trapo) eleberriak. Bere azken eleberria, Si quieres, quédate aquí (Tres Hermanas) Nazioarteko XLVII. Eleberri Sariko finalistan izan zen.
ZURRUMURRUEN AURKAKO PROIEKTUA, BILBOKO UDALAREN KONPROMISOA 2013TIK
Bilboko Udala 2013tik ari da zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko. Ekimen hori Herritarrei eta Aniztasunari buruzko II. Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.
Europa-mailan gizartea sentsibilizatzeko estrategia garatzen du zurrumurruen aurkako proiektuak, zabalduen dauden zurrumurru eta estereotipo negatiboei aurre egiteko. Pertsona atzerritarren irudi negatiboa proiektatzen dute aurreiritzi horiek eta eragin negatiboa dute gure bizikidetzan.Horren helburua da sare bat sortzea eta sendotzea, kultura-aniztasunarekin, gizartearen kohesioarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutako pertsonen eta entitateen artean.
Gaur egun, 120 agente daude uri osoan zurrumurruen aurkako estrategia garatzen (42 Begoñan, 29 Deustun, 24 Errekalden, 19 Basurtun eta 6 beste barrutietan).
Más en Bilbao
-
Miribilla celebra una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una novela para ayudar a los vecinos de Bilbao en riesgo de exclusión social
-
Miribilla acoge una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una pastelería de Bilbao celebra la final de la Europa League con pasteles del Manchester United y del Tottenham