Aburtok Azkuna zentroari emandako bikaintasunaren Uli saria jasoko du Berlinen asteazkenean
Artea, aisia eta kultura eskaintzen dituen Udalaren zentroari saria eman zaio eraikin berezi eta historikoa izateagatik eta uriari egiten dion ekarpenagatik eta egiten duen lanagatik
BILBO. Azkuna Zentroa Bilboko Udalaren diziplina askotako espazioa da, artea, aisia eta kultura garaikidea sustatzen dituena. Saria munduko bikaintasun handieneko zentroetako bat izateagatik eman diote, gizarte arloko berrikuntzari, espazioaren eta baliabideen aprobetxamenduari dagokienez eta baita bere jarduera bikaintasun handienarekin garatzen duelako ere. Saria bikaintasunagatik nabarmentzen diren enpresei edo zentroei urtero ematen die ULI EUROPE CONFERENCE erakundeak. Juan Mari Aburto Alkatea, Nekane Alonso Kultura zinegotzia eta Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendaria, “ULI Europe Conference” biltzarrean izango dira bihar, asteartea, hilak 30. Etzi, aldiz, Berlinen. Izan ere, asteazken honetan, Nazioarteko foro horretan, Azkuna Zentroari emandako bikaintasunaren ‘Global Awards for excellence’ saria jasoko dute.
Azkuna Zentroa da edizio honetan aurkeztu diren 145 proiektuetatik onespena eskuratzea lortu duen Europako zentro bakarra. Epaimahaiak eraikinaren berezitasuna eta Bizkaiko hiriburuari egiten dion ekarpena eta egiten duen lana azpimarratu ditu. Azkuna Zentroaz gain, mundu osoko beste hamabi zentrok jaso dute sari hori: “Center-The New School (New York-USA)”, “Kashiwa-no-ha Smart City (Kashiwa-Japonia)”, “Chicago Riverwalk (Chicago-USA)”, edo “West Don Lands (Toronto- Kanada), esaterako.
Juan Mari Aburto Alkateak Global Chairman de Urban Land Instituteko Thomas W. Toomeyen eskutik jasoko du saria. Ekitaldi horretan erakundeetako, hirigintzaren eta eraikuntzaren arloko mundu osoko 25 herrialdetatik etorritako bostehun erakunde ordezkari baino gehiago bertaratuko dira.
BILBOKO ESPERIENTZIA
Foroaren barruan, Bilboko Alkateak mahainguru batean parte hartuko du hilaren 31n (eguaztena); izenburua Global Cities: Who is taking the risk in the next development cycle? izango da. Juan Mari Aburtok Bilboko etorkizuneko erronka eta proiektu handiak azalduko ditu, Zorrotzaurreko proiektua, kasu. Aukera ezin hobea izango da inbertsore handiek bertatik bertara ezagut ditzaten Bizkaiko hiriburuan egiten ari den lana, bai eta datozen urteetan ekingo zaion hiri plangintzaren helburu sozialak zeintzuk diren ere.
Alkateak ondoan izango ditu Regula Lüscher, Berlineko Senatuko Garpen Urbanistikoko zuzendaria; Roger Madelin, “Canada Water Development en British Land Company-ko zuzendaria eta Coen van Oostrom, Real Estateko OVGko CEOko zuzendaria. Hirietako proiektuetara inbertsioak ekartzeko formulak aztertuko dira jardunaldian.
Bere aldetik, bezperan, Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak Urban Regeneration European Product Council topaketan parte hartuko du, eraberritze urbanoari eta hirien etorkizuneko erronkei buruzko topaketan.
URBAN LAND INSTITUTE (ULI)
Urban Land Institute irabazi-asmorik gabeko institutua da, ikerkuntza eta hezkuntza jomuga izanik, xede duena lurraren erabilera arduratsuan lidertza ematea eta mundu osoan erkidego aberatsak sortu eta mantentzea. 1936an sortua, 40.000 kide baino gehiago ditu munduan han eta hemen, horietako 2.000 Asiako eta Ozeano Bareko herrialdeetakoak.
ULI 2017 ? 2018 SARIAK
“ULI Global Awards for Excellence” bikaintasun sariak 1979az geroztik ematen dituzte; "diseinuan, eraikuntzan, finantzetan, plangintzan eta kudeaketan bikaintasuneko mailarik handiena lortzen duten proiektuentzat izaten dira. Era guztietako higiezinen garapenean jardunbide onenak identifikatu eta sustatu nahi dituzte sari hauekin.
Urban Land Institute ULIko epaimahaia osatzen dutenak ekonomiako, antolamenduko, garapena, harreman publikoetako, diseinuko eta beste lan-diziplina batzuetako adituak dira. Iazko azaroan epaimahaikoak Azkuna Zentroa bisitatu zutenean, erabaki zuten diziplina askotako espazio egokia zela sariak aitortzen duen bikaintasunerako, “garatzen den komunitatearen iraunkortasunarekin eta bizigarritasunarekin elkarlanean ari den hiri-garapenerako hurbiltze burutsua eta berritzailea landu du Azkuna Zentroak”.
2010ean, Bilboko alondegia zenaren eraikin zaharra eraldatu zuen mundu osoan ospea duen Philippe Starck diseinatzaileak. Starck-en proiektua mugarria izan zen eraikinarentzat, batera uztartu baitzituen historiaren funtsa eta denik eta abangoardiarik handiena, eraldatzen eta berrikuntza eta bikaintasunerako bidean zihoan hiri batean.
Horren harira, Wendy Rowden (42nd Street Development Corpeko zuzendaria. New York) epaimahaiburuaren iritziz, “hiriak pertsonak dira, hiriak dira gure jokatzeko moduak eta egunez egunekoa nola bizi dugun. Hiri handiak, hiri-esperientzia erraza eta atsegina bizi ahal izateko, proiektu handiz eginik daude.
“ULI AWARD FOR EXCELLENCE”ko 2017-2018ko proiektu irabazleak:
Azkuna Zentroa, Bilbo, Bizkaia, Basque Country
Buffalo Bayou Park, Houston, Texas, AEB
Chicago Riverwalk, Chicago, Illinois, AEB
Downtown Allentown Revitalization District Allentown, Pennsylvania, AEB
Emeryville Center of Community Life, Emeryville, Kalifornia, AEB
Half Moon Village, Half Moon Bay, Kalifornia, AEB
Kashiwa-no-ha Smart City, Kashiwa City, Chiba Prefecture, Japonia
Marine Gateway, Vancouver, British Columbia, Canada
Milwaukee RiverWalk, Milwaukee, Wisconsin, AEB
Modera Lofts, Jersey City, New Jersey, AEB
Oasia Hotel Downtown, Singapore, Singapore
Pearl, San Antonio, Texas, AEB
University Center- The New School, New York, New York, AEB
West Don Lands, Toronto, Ontario, Kanada
Más en Bilbao
-
Bilboko erdigunean bizi direnek gaueko abonua izango dute Azkuna Zentroko eta Indautxuko udal aparkalekuetarako
-
BilbaoBizi zerbitzu berria ekainaren 16an hasiko da
-
Últimos preparativos de la fan zone del Manchester United en Begoña
-
Bilbao inaugura abonos nocturnos para aparcar en Indautxu o Azkuna Zentroa por 59 euros al mes