BILBO. Filmak mendizalearen neguko azken espedizioaren eguneroko jarduna kontatzen du. Bertan oxigeno artifizialik gabe Everestera igotzen ahalegindu zen; aurrera eraman daitekeen daitekeen abenturarik muturrekoenetako bat. Ez zuen erronka gainditzerik lortu, Everesten hiru hilabete inguru igaro ondoren. Benetako abentura.

Gaur egun, inork ez du neguan eta oxigeno artifizialik gabe Everestera igotzea lortu, eta, horregatik, filma aukera paregabea da ikus-entzuleak Txikonekin batera murgil daitezen munduko tontorrik garaienean dauden txokoetan, negu neguan.

Filma Aitor Barez zinegile madrildarrak zuzendu du, eta Mendiko film hoberenaren saria lortu du L?dek-Zdrój-eko Festiwal Górski Im. Andrzeja Zawady (Polonia) izenekoan, mendi zine jaialdi garrantzitsu eta ospetsuenetako batean.

Oraingo honetan, Auditoriak 20:00etan jasoko du filmaren emanaldia, eta emanaldiaren ondoren, Txikon berak solasaldia moderatuko du bertaratzen direnekin.

Sarrerek 8 euro balioko dute, eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo Interneten (www.euskalduna.eus edo www.kutxabank.es) eros daitezke.