Bilboko Udaltzaingoak abian jarri du eskola garraioa kontrolatu eta zaintzeko kanpaina bat
Kontrolak astelehenean, azaroak 27, hasi eta barikuan amaituko dira, abenduak 1Ekimen hori Euskadiko Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan dago. Horrela, Udalak aztertu nahi du zein baldintzatan egiten den ikasleen garraioa ikastetxeetaraino.
BILBO. Bilboko Udaltzaingoak uriko kaleetan eskola-garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina hasiko du astelehenean, azaroak 27, barikura arte, abenduak 1. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoari atxikita dago.
Ekimen horren bidez, aztertu nahi da ikasleen garraioa zein baldintzatan egiten den eta Bilboko Udalak baimendutako ibilbideak eta geralekuak egokiak direla ziurtatu; era berean, eskola-garraioan ari diren ibilgailuak zorrotz kontrolatu nahi dira.
Horretarako, Udaltzaingoak azterketa mota bi egingo ditu kanpainak irauten duen bitartean. Lehenengoan administrazio arloko kontrola egingo dute, alegia, ibilgailuen eta gidarien baimenak eta agiriak (gidabaimena eta alkoholemia-proba, besteak beste) eskatuko dituzte; bigarrenean arreta berezia jarriko zaie zerbitzua ematen duten autobusen ezaugarriei, eskola-umeen segurtasuna bermatze aldera. Udaltzainek arau-hausteren bat egin dela ikusten badute, salaketa jarriko dute.
Era berean, kontrolak egiten dituzten udaltzainek ziurtatuko dute eskola-garraioan dabiltzan autobusek Bilbon egiten dituzten ibilbideak eta geralekuak Udalak baimendutakoak direla.
Bilboko Udaltzaingoko Koordinazioaren eta Trafikoaren Atalak lortzen dituen datuekin taulak egingo dira, estatistikak osatzeko; horretarako, aldez aurretik ezarritako adierazle jakin batzuetara egokituko dira.
Iragan urtean, 2016ko apirilean eta azaroan egindako kanpainetan, Bilboko Udaltzaingoak ikastetxeetako 16 autobusi kontrolak egin zizkien eta ez zuen salaketarik eginikuskatutako autoei. Datu hau, orokorrean, Urian eskola garraioan darabilten ibilgailuen egoera onaren seinale da.