Síguenos en redes sociales:

Udalak bost entitaterekin hitzarmen bana sinatua du genero indarkeriaren kasuei aurre egiteko

Lankidetza hau nahitaezkoa da genero-indarkeriaren egoera bat oraindik salatu ez duten emakumeei arreta sozial goiztiarra eta laguntza integrala emateko, hain zuzen, emakume guztiei eskubide eta prestazio berdinak bermatuz eta emakume horiek bigarrenez edo hirugarrenez biktimak izatea ekiditeko Udalarekin elkarlanean ari diren entitateak hauexek dira: Auzolan, Deustu-San Ignazioko eta Errekaldeko arreta psikosozialeko moduluak, ONCE, FEKOOR, Bizkaiko hiriburuko Ertzainetxea eta Bilboko Eskualdeko Osakidetza.

Udalak bost entitaterekin hitzarmen bana sinatua du genero indarkeriaren kasuei aurre egiteko

BILBO. Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren, Segurtasun Sailaren eta Berdintasun Sailaren arteko koordinazio-protokoloaren antzera, udalak baditu beste koordinazio-sistema batzuk Bizkaiko hiriburuan lanean ari diren erakundeei begira. Berdintasun Sailaren arabera, lankidetza hau nahitaezkoa da, alde batetik genero-indarkeriaren egoera bat oraindik salatu ez duten emakumeei arreta sozial goiztiarra emateko, eta, bestetik, laguntza integrala emateko, hain zuzen, emakume guztiei eskubide eta prestazio berdinak bermatuz eta emakumeak bigarrenez edo hirugarrenez biktimak izatea ekiditeko.

Xede horrekin Bilboko Udalak baditu entitate batzuekin lankidetza-hitzarmen bana sinatuta:

  • Bilboko Udalaren eta arreta psikosozialeko moduluekin lankidetza-hitzarmen bana; hain zuzen gizarteratze, osasun-arloko heziketa, osasun publikoaren sustapen eta indarkeria sexistaren arloetako programak garatzeko Auzolan, Deustu-San Ignazioko eta Errekaldeko arreta psikosozialeko moduluekin batera. Modulu horietan laguntza psikologikoa, taldekako laguntza psikologikoa eta defentsa juridikoa eskaintzen dira; hots: gizarte eta osasun-arloko aholkularitza eta orientazioa, baita ikastetxeentzako eta 60 urtetik gorakoentzako tailerrak ere.
  • Bilboko Udalaren eta ONCEren arteko lankidetza-hitzarmena, dibertsitate funtzionalaren ikusmoldea kontuan hartzeko genero-indarkeriaren aurkako udal programan.
  • Bilboko Udalaren eta FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen Koordinakundearen arteko lankidetza-hitzarmena, dibertsitate funtzionala duten emakumeak genero-indarkeriaz sentsibilizatzeko, horri aurrea hartzeko eta biktimei arreta integrala emateko.
  • Genero Indarkeriako kasuak gestionatzeko Bilboko Ertzainetxearen eta Bilboko Udalaren arteko lankidetzarako protokoloa.
  • Bilboko Eskualdeko Osakidetza - OSI Bilbao-Basurto lurraldearekin egindako lankidetza-hitzarmena, xede bi dituena: alde batetik, salatu gabeko genero-indarkeriaren egoeran dauden emakumeei edo osasun-zerbitzuetan identifikatutako egoera gatazkatsu larrian dauden emakumeei arreta goiztiarra ematea; eta, bestetik, osasun-arloaren eta udalaren arteko koordinazioari begira jokatzeko pautak edo jarraibideak ezartzea, Bilboko udalerriko genero-indarkeriaren biktimen balorazioa egiteko, behar duten zerbitzura bidaltzeko eta kasuaren jarraipena egiteko.

Bilboko Udalak, bere eskumenen eta arduren artean, konpromisoa hartu du genero-indarkeriari aurrea hartzeko eta arlo horretako planak eta programak diseinatzeko, gauzatzeko eta koordinatzeko, bilbotar gizartean berdintasuna egoteko eta emakumeen aurka indarkeriarik ez egoteko.

BEHAR BADUZU, ESKATU LAGUNTZA PROFESIONALA:

  • Informazio eta orientazio espezializatua
  • Lagun egite soziala
  • Laguntza psikologikoa
  • Aholkularitza juridikoa
  • Eta abar.

Hitzordua eska dezakezu 944204838 telefonoan edo berdintasuna@bilbao.eus helbide elektronikoan.

LARRIALDIA izanez gero:

  • Udaltzaingoa: 092
  • Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua ? GLUZ: 944701460