Síguenos en redes sociales:

Merkantzien garraoia behar bezala egiten dela zaintzeko kanpaina jarriko du abian Udaltzaingoak

Kontrolak bihar, astelehena, azaroak 20, hasi eta hilaren 26ra bitartean (domeka) egingo dira Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago eta merkantzien garraioan Trafikoaren Legeak eta Garraioa Antolatzeko Arautegiak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko daIaz, Bilboko Udaltzaingoak honen moduko hiru kanpaina egin zituen eta guztira 187 ibilgailu aztertu zituzten. % 7,5 izan ziren zigortuak

Merkantzien garraoia behar bezala egiten dela zaintzeko kanpaina jarriko du abian Udaltzaingoak

BILBAO. Astelehenetik (bihar, azaroak 20) domekara (hilak 26) Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina jarriko du abian. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela, egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak:

  1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.
  2. Gidariaren gaitasun profesionala.
  3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

2016an Bilboko Udaltzaingoak 3 kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

  • Kontrolatutako ibilgailuak: 187
  • Jarritako salaketak: 14 (kontrol guztien % 7,5).