Síguenos en redes sociales:

Iralako eta Ametzolako kultur arteko komunikateko proiektuak bitartekotza eredurik onenaren saria jaso du

“La Caixa”ren Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta komunitatearen garapenerako Gazteleku elkarteak hainbat ekimen bultzatzen dituzte Bilboko Irala eta Ametzola auzoen arteko komunitate-loturak sendotzeko AMMI sarien zazpigarren edizioan, Bitartekarien Madrilgo Elkarteak bitartekotza-proiekturik onenaren saria eman dio Kultur arteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuari (KKE Proiektua), jardunbide onak, metodologia eta lortutako emaitzak aitortuz “La Caixa”ren Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta komunitatearen garapenerako Gazteleku elkarteak sustatzen duten KKE Proiektuak Iralabarriko eta Ametzolako auzokideen, elkarteen eta zerbitzu teknikoen topagunerako espazioak sortzen ditu auzootako bizikidetza eta kohesio soziala hobetzeko helburuarekin Guztira, Estatuko 37 lurraldetan garatzen da KKE Proiektua; tokiko hainbat erakundek auzoko gizarte arloko ehundura sendotzeko lan egiten dute, bai eta gizarte mailako gatazken eta desoreken prebentziorako eta egoera horiei buelta emateko ere

Iralako eta Ametzolako kultur arteko komunikateko proiektuak bitartekotza eredurik onenaren saria jaso duBorja Guerrero

BILBO. “La Caixa” banketxearen Fundazioak Kultur arteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren (KKE Proiektua) bidez Estatuko 37 lurraldetan txertatu duen bitartekotza-eredua saritu du Bitartekarien Madrilgo Elkarteak; horien artean dago Bilboko kasu arrakastatsua.

“La Caixa”ren Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta komunitatearen garapenerako Gazteleku elkarteak sustatzen duten KKE Proiektuaren helburuak dira Iralabarriko eta Ametzolako auzoen bizi-baldintzak hobetzea, tokiko eragileei bizikidetzaren erronkei era autonomoan aurre egiteko gaitasuna ematea eta gizarte arloko gatazka-egoerei aurrea hartzea.

Bitartekarien Madrilgo Elkartearen sariak La Caixa” banketxearen Fundazioaren lanari aitortza egiten dio eta jardunbide onen eredutzat jartzen du, garrantzia ematen baitzaio gizarte eta hezkuntza arloetako, komunitatearen osasuneko eta herritarren harremanetako kultur arteko bitartekaritzari.

Gure gizarteko migrazio-mugimenduen eraginez gero eta hiri anitzagoak ari dira taxutzen eta hain zuzen ere, KKE Proiektua egoera berri horri aurre egiteko premiaren ondorioz sortu da. Fenomeno horren ondorioz, kultur aniztasun handiko lurraldeak hautatu ziren, beren-beregi gizarte ehundura auzo mailan integratu ahal izateko.

KKE Proiektua funtsezko ardatz ari da bihurtzen aniztasun eta kultur artekotasun handiko lurraldeetan gizarte-bazterketako prozesuak eta egoerak saihesteko; Iralabarrin eta Ametzolan gizarte ehundura sustatzeko jardueren bidez garatzen da proiektua.

Orain dela 3 urtetik hona, martxoan “Ogiaren Jaia” egiten da. Esku hartzearen eremuko hogeita hamar komunitate-eragile baino gehiago dira antolaketan hilabete bitik gora ematen dutenak, desberdinen arteko lana eginez antolatzen dutenak. Eragile horien artean, auzo bietako bizilagunak, gizarte-kolektiboak, profesionalak eta erakundeak daude. Ogiaren Jaiak elkarteei eta bestelakoei euren lana erakusteko aukera ematen die. Egun horretan “Munduko Ogiak” erakusketa eta dastaketa ere egingo dira, auzoko aniztasunaren erakusgarri eta sinbolo. Helburuak dira gizartearen kohesioa lantzea eta elkarbizitzarako espazioak sortzea, betiere, bertakoa izatearen ereduaren alde.

Proiektua auzo horietan txeratu den hiru urteetan, komunitateak partaidetzarako espazioak sortu ditu, kultur arteko prozesu komunitarioaren ekarpenak bideratzeko. Horren adibide argia dugu Osasunaren Mahaia, oraintsu eratu dena. Inguru horretako administrazioak, gizarte arloko taldeak eta zerbitzu teknikoak biltzen dituen koordinazio-espazioa, helburu duena Osasun Komunitarioaren arloan estrategia komuna elkarrekin garatzea eta horrela, elkarlanean, gero eta auzo osasuntsuagoak lortzen laguntzea.

Bitartekarien Madrilgo Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta 2005ean sortu zen. Elkartearen helburua da bitartekaritza eta bitartekariaren figura sustatzea; horretarako, etengabeko prestakuntzarako tailerrak, mahainguruak eta hitzaldiak eta eztabaidak antolatzen ditu.