BILBO. Gizarteak duen problema honen aurrean, Bilboko Udalak, bere eskumenen eta arduren artean, konpromisoa hartu du genero-indarkeriaren arloko planak eta programak diseinatzeko, gauzatzeko eta koordinatzeko, bilbotar gizartean berdintasuna egoteko eta emakumeen aurka indarkeriarik ez egoteko.

Bilboko Udalak 1988tik abian jarritako politika publikoen artean badu zerbitzu publikoa, beren-beregi sortua, genero-indarkeriari aurre egiteko eta gainerako dispositibo eta profesionalekin koordinatzeko.

Emakumeei laguntza emateko ekintzen artean, 2009tik udalak badu koordinazio-protokolo bat. Horretan Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Segurtasun sailak elkarlanean aritzen dira eta Bilbon bizi diren eta bikotekideekin egoera gatazkatsuan dauden emakumeei begira presazko esku-hartzea burutu eta emakume horiei arreta pertsonala, etengabea, espezializatua, integrala eta koordinatua ematea du xede. Bikotea formala, izatezkoa, oraingoa zein iraganekoa izan daiteke eta genero-indarkeria eraso fisikoak, sexualak zein psikologikoak, mehatxuak, hertsapena eta askatasun-gabetze bidegabea barne.

Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei laguntza emateko udal zerbitzuak prestazio edo zerbitzu hauek ditu:

  • Polizia-babesa eta laguntza
  • Informazioa, aholkularitza eta orientabideak
  • Presazko lagun egite soziala eta laguntza
  • Laguntza sozial espezializatua
  • Laguntza psikologikoa
  • Aholkularitza juridikoa
  • Familian eta umeekin esku-hartzea
  • Segurtasuna dela-eta aldi baterako harrera ematea
  • Laguntza eta ostatua emateko baliabideak eta prestazio ekonomikoak.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

BEHAR BADUZU, EZ IZAN ZALANTZARIK ETA ESKATU LAGUNTZA PROFESIONALA:

  • Informazio eta orientazio espezializatua
  • Lagun egite soziala
  • Laguntza psikologikoa
  • Aholkularitza juridikoa
  • Eta abar.

Hitzordua eska dezakezu 944204838 telefonoan edo berdintasuna@bilbao.eus helbide elektronikoan.

LARRIALDIA izanez gero:

  • Udaltzaingoa: 092
  • Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua ? GLUZ: 944701460