BILBO. Bilbon gauzatutako esperimentazioaren ondorioz, metalezko pertsiana edo ateen gainean hamar sormen piktoriko eratu dira. Gai gidaria auzoak garatzean emakumearen zereginak duen garrantzia azpimarratzea izan da Esku-hartzeak lau ibilbide erabiliz bisita daitezke. Horiek Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan zehar murgiltzen dira.
Gainera, auzokideen, eragile soziokulturalen eta Bilboko Udalaren artean irekitako elkarrizketari esker, ikusteko gida diseinatu eta ekoitzi da, espazio publikoetan etorkizunean esku hartzeko gomendioekin.
Proiektu honen esparruan, metalezko pertsiana eta ateetan esku-hartze artistikoak burutu dira honako helbideetan:
1.- Zabala, 21. Artista: Jose Ramón Bada
2.- Zabala, 55. Artista: Laura López Bello
3.- Castillo Jeneralaren eta Bailen kaleen arteko izkina. Artista: La trini
4.- Mariaren Bihotza plaza. Artista: Iagoba Moly
5.- Bilbo Zaharra, 17. Artista: Ruth de Juan
6.- Maiatzaren Biko kalea, 25. Artista: Maider Celada
7.- San Frantzisko, 1. Artista: Alfonso Alvarez
8.- Aretxaga, 4. Artista: Anabela Turlione
9.- Gorte kalea, 8. Artista: Hibernando Cato / Pablo Escauriaza
10. Marzana kaia, 1.Artista: Sergio Muñoz
HAMAIKA HIRIK PARTE HARTZEN DUTE EUROPAKO SAREAN
Bilboz gain, “Human Cities” plataforma beste hamar hiri europarrek osatzen dute: Saint-Étienne, Brusela, Milan, Londres, Tallin, Belgrado, Helsinki, Cieszyn, Graz eta Ljubljana. Sarea espazio publikoetan bizitza berriz asmatzeko moduekin esperimentatzeko asmoz sortu zen eta, xede horrez, 13 balio partekatu kontuan hartu ziren: enpatia, ongizatea, iraunkortasuna, intimitatea, adiskidetasuna, mugikortasuna, irisgarritasuna, irudimena, aisialdia, estetika, elkartasuna eta errespetua.
Proiektuak iraun duen bitartean, hiri bakoitzak bere proiektua landu du, herritarrekin batera diseinatuta. “Human Cities” proiektuari esker, hiri parte-hartzaileak aldi baterako sormen jarduera informalen laborategi bihurtu dira eta arte, arkitektura eta diseinuari dagokionez, gaur egungo estereotipoen inguruan hausnarketa egiteko gonbita luzatzen dute.
NAZIOAZ HARAINDIKO BILERA BILBON
Bizkaiko hiriburuak egingo duen “Dweek 2017” Diseinuaren Astearekin bat, nazioaz haraindiko topaketa egingo da, eta “Human Cities” ekimenean nahasitako Europako hiri guztiek parte hartuko dute. Gainera, Azkuna Zentroan azaroaren 15etik 23ra bitartean argazki erakusketa izango da jendeari irekia, eta hiri bakoitzean gauzatutako esperimentazio proiektu guztiak bilduko dira.
Egun horietan “Human Cities” proiektuaren esparruan diseinuaren adituek eta hiria bisitatzen duten pertsonek eztabaidatu, esperientziak trukatu, lantegietan parte hartu eta desafioa sortzen duten gaiei buruz hausnarketa egiteko aukera izango dute, besteak beste, gizarte berrikuntza eta iraunkortasunaren ikuspegitik hirien eta beren zerbitzuen diseinua gaur egungo munduaren erronken aurrean.
DWeeken egitarauan dauden jardueretan parte hartzeaz gain, proiektuaren bazkideek lan-saio teknikoak, proiektuarekin zerikusia dutenak, garatuko dituzte eta Bilboko sormen-sarea ezagutzeko aukera emango zaie.
“DWEEK 2017” DISEINUAREN ASTEA
“Dweek 2017” ekitaldi handia da eta Bilboko Udalak nahiz Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dute. Diseinuaren sektoreko eta sormen industrietako berrikuntza eta joera nagusiak elkartzen dira, hirian eta lurraldean sektore honetako enpresen lehiakortasuna hobetzeko xedez.
“Dweek 2017” ekitaldiak dirauen zortzi egunetan zehar sektore honetako milaka adituk parte hartuko du aurrez ikusitako 42 jardueratan eta, nagusiki, Azkuna Zentroan egingo dira. Besteak beste, hitzaldiak, workshopak, erakustaldiak, familientzako lantegiak, masterclassak eta sektorean izena duten adituen arteko topaketak izango dira. Gainera, “Dweek 2017” ekitaldiaren edizio hau hainbat ekintzarekin irtengo da kalera, sektorea herritarrei hurbiltzeko.
BILBOA-BIZKAIA, UNESCO-REN SORMEN-HIRIEN SAREAN
Diseinuaren aldeko Bilbao-Bizkaiaren apustua, 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk eta horren ondorioz Sormen Hirien Sarean sartu zuen. Hiriak eta lurraldeak batera lanean dihardute diseinua eta sormena hiri eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia eta gizarte garapena sustatzea da.
Eztabaida-gune honetan sartuta, Bilbao-Bizkaia hiri orokorren talde gorenean sartuta dago, besteak beste, honakoekin: Berlin (Alemania), Buenos Aires (Argentina), Pekin, Shangai eta Shenzhen (Txina), Montreal (Kanada), Seul (Hego Korea), Nagoya eta Kobe (Japonia), Saint Étienne (Frantzia) eta Graz (Austria). Bilborekin batera, 2014. urtean Helsinki (Finlandia), Turin (Italia), Curitiba (Brasil) eta Dundee (Erresuma Batua) onartu ziren. Zalantzarik gabe, sareari esker proiektu partekatuak kudea daitezke eta, aldi berean, nazioarteko kooperazio ekimenak sustatu ere bai.