BILBO. Lasterketa dela-eta, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea batzuen ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira; esaterako, Ibáñez de Bilbao 14ko, Mazarredo kaleko 3ko eta Kale Nagusiko 36ko eta 37ko geralekuak kendu egingo dira eta tranbiak unean uneako aldaketak izango ditu.
Agirre Lehendariaren etorbideko bidegorria itxita egongo da Don Boscoko biribilgunearen eta San Pio X kalearen artean.
Udaltzainek eta antolatzaileek, ahal den neurrian, garajeetarako eta zeharkako kaleetarako sarrerak eta irteerak bideratuko dituzte, txandaka.
Irteera eta helmuga Kaleko Nagusiko 25ean izango dituen lasterketaren ibilbide osoa hau izango da:
Irteera: Kale Nagusia, 25- Plaza Biribila- Buenos Aires - Udaletxea - Epaltzaren Alargunaren kalea - Areatza - Nafarroa - Plaza Biribila - Hurtado de Amezaga- Zabalburu plaza- Autonomia - Trenbideko etorbidea - Sabino Arana - Jesusen Bihotza - Kale Nagusia - Maximo Aguirre- Museoko plaza - Deustuko zubia - Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia) - Sarrikoko biribilgunea (Bosco) (itzuli) - Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia) - Deustuko zubia - Mazarredo ? Kale Nagusia, 25. Helmuga
ALDAKETAK ZIRKULAZIOAN
Lasterketak aldaketa hauek eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan:
Kale Nagusia, Mazarredo zumarkalearen eta Moyua plazaren artean: itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako, 07:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, muntatze-lanetarako eta lasterketa bertatik igaro ahal izateko.
Kale Nagusia, Jesusen Bihotzeko plazaren eta Maximo Agirre kalearen artean: itxita egongo da parte-hartzaileak hortik pasatzen ari diren bitartean, gutxi gorabehera 11:00etatik 11:40ra bitartean.
Moyua plazaren eta Portuko Markesaren arteko garajeetara sartu eta haietatik irteten direnak eta Jado plazako aparkalekutik irteten direnak Moyua plazarantz bideratuko dira.
Mazarredo zumarkalea, Euskadi plazaren eta Henao kalearen artean: itxita egongo da lasterketak iraun bitartean, 11:00etatik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera. Salbeko zubira eta Artxandako tuneletara ere ezin izango da pasatu ordu-tarte horretan.
Era berean, ibilbide osoan zirkulazio-aldaketa puntualak egingo dira, lasterketa pasatu ahala; hala ere, kale hauetan zirkulaziorako errei bakarra okupatuko da: Autonomia, Trenbideko etorbidea, Sabino Arana, Mazarredo etorbidea (Ibáñez de Bilbao eta Kale nagusiaren artean), Deustuko zubia eta Agirre Lehendakariaren etorbidea.
Beste alde batetik, Bilbobuseko linea batzuetako (01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta A7) geraleku bi kenduko dira Kale Nagusian (36. eta 37., zenbakietakoak) eta ibilbidea aldatuko dute, 07:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera. A5 eta 62 lineek ez dute geralekurik izango Ibañez de Bilbao 14an eta Mazarredo 3an, 11:15etik 12:15era. Horien ordez, Plaza Biribila/Kale Nagusian eta Kale Nagusiko 8an geratuko dira autobusok.