Eskuko telefonoak erabilita sortzen diren deskuiduak saihesteko kanpaina Bilbon
Kontrolak astelehenean, azaroak 6, hasi eta domekan, hilak 12, amaituko dira
BILBO. Astelehenean hasi, azaroak 6, eta igandera bitartean, hilak 12, Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek telefono mugikorra eta bestelako dispositibo elektronikoak, GPS nabigatzaileak kasu, erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko.
Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.
Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea. Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.
Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen
Más en Bilbao
-
"Hoy en día en la radio ponen más canciones andaluzas que bilbainadas... y eso no puede ser. Hay que proteger lo nuestro"
-
El Ayuntamiento de Bilbao apoyará con más de 158.000 euros un total de 130 programas educativos
-
Hundimiento en un parking de Olabeaga: "Esto se veía venir, se avisó hace cuatro años"
-
Bilbao afrontará compromisos "millonarios" en los próximos años