BILBO. Ondarreta Abesbatzak Giovanni Battista Pergolesiren "Magnificat" eta Iñaki Moreno abesbatzaren zuzendariak konposaturiko "Ondarreta, 50. urteurrena" interpretatuko ditu. Emanaldiaren sarreraren prezioa 15 euro da aldez aurretik www.ticket.kutxabank.es webgunean edo Kutxabanken kutxazainetan erosiz gero, eta 18 euro txarteldegian kontzertuaren egunean bertan erosita.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, 2017 ospakizun urte bizia izan da Ondarreta Abesbatzarentzat. Urteko egitarauaren ohiko kontzertuez gain, aurten egindako ekimenen artean argitalpen batzuk izan dira: "Ondarreta 1967-2017" oroitzapenezko CDa eta Pablo Diaz-Guardaminok idatzitako "Ondarreta 50 años" liburua. Bi argitalpenak diruz lagundu ditu Getxoko Udalaren.

Halaber, abesbatzari eskainitako zigilua eta zigilu marka aurkeztu ziren Getxoko XXXIV. Filatelia Erakusketan, eta irailean, Getxoko Jai Batzordeak gonbidatuta, koruko kideek Areetako Mesedeetako jaietan pregoia irakurri zuten.

Etorkizunari begira, Ondarreta Abesbatzak haur abesbatza sortu nahi du Romo-Areetako auzoetako eta inguruetako umeen interes musikalak asetzeko eta etorkizunean abesbatzaren harrobia izateko. Gaur egun 58 pertsona daude abesbatzan: 17 soprano, 17 kontralto, 11 tenore eta 13 baxu. Horiei gehitu behar zaizkie zuzendaritza musikala, ahots teknikaren irakaslea eta piano jotzailea.