BILBO. Ikus-entzuleek honako obra ezagunekin disfrutatzeko aukera izango dute: Raimundo Sarriegiren “Alkate Soinua” (J.I. Ansorenaren moldaketekin), José de Uruñuelaren “Sonatina Vasca”, Santos Intxaustiren “Contrapás Nº2”, Luis Aranbururen “Txoriak nere baserriko sagastian”, Joakin Iruretagoienaren “Jeolimo Idiarena”, Santos Intxaustiren “Contrapás Nº1”, Pablo Sorozabal eta J. I. Ansorenaren “Osio Bideko Polka”, Tomás Garbizuren “Baztan”, “Lesaka eta Doneztebeko dantzak” (J. I. Ansorena eta J. Astiazaranen moldaketekin), Santos Intxaustiren “Contrapás Nº4” eta Paskual Okarizen “Rossinirena” eta Cándido Albisturen “Arin-Arina” (J.I. Ansorenaren moldaketekin).
Kontzertu honen ostean, Banda azaroaren 6an, astelehena, bueltatuko da eszenatokietara. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta, Txistu Bandarako I. Konposizio Lehiaketa ospatuko eta Udal Txistu Bandak saritutako hiru obra interpretatutako ditu.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.