Bilboko Musika Bandak lehenengo kontzertua eskainiko du Euskalduna Jauregian
“Ekialdetik Mendebaldera” 2017-2018 denboraldiko hirugarren kontzertua izango da
Bandak, hortaz, “Batzen gaituen haizea” izeneko 2017-2018 denboraldiko hirugarren ekitaldia eskainiko du, lehenengoa Euskalduna Jauregiko Auditorioan.
“Ekialdetik Mendebaldera” izeneko kontzertuaren bitartez zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplanak musika-bandak gerren edota gatazka sozialen osteko gizarte-kohesiorako ardatz izan diren uneetan zehar ibilaldi bat proposatuko die ikus-entzuleei.
Kontzertua bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, Camille Saint-Saëns musikagile frantses ospetsuaren “Orient et Occident Op.25” martxa handia eta Ruperto Chapí Alacanteko autore entzutetsuaren “Fantasía Morisca - La Corte de Granada” entzungo dira. Deskantsu txiki baten ondoren, banda eszenatokira bueltatuko da Florent Schmitt Parisko Kontserbatorioko irakasle zen maisu handiak sortutako “Sélamlik op.48, Nr.1” obrarekin. Jarraian, gure musikariek lehenengo aldiz interpretatuko dute Julie Giroux Iparramerikako maistraren “La Mezquita de Córdoba” obra. Eta jarduna Bert Appermonten zailtasun tekniko handiko “A Brussels Requiem” lanaren estreinaldiarekin bukatuko da. Obra hau Bruselako Zaventem aireportuko 2016ko atentatuan izandako biktimen omenez idatzi zuen Appermontek.
Sarrerek prezio herrikoia izango dute, 2 eurokoa. Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
OHARRAK
1869an, eta Suezko Kanala inauguratu ondoren, Camille Saint-Saëns (Paris, 1835- Alger, 1921) musikagile frantses ospetsuak bere partitura mitiko bat idatzi zuen bandarako jatorrizko produkzioan: “Orient et Occident” martxa handia; bertan biltzen dira organo-jotzaile frantses handiaren kontrapuntuaren teknika eta XIII. mendeaz geroztik sultan otomandarren zerbitzupean zeuden Jenizaro Turkiarren Bandaren melodiak.
Urte batzuk geroago Madrilera iritsi zen ikasle Ruperto Chapí (Villena, 1851 ? Madril, 1879) Alacanteko autore entzutetsua. Soldadutza egiten zegoela konposatu zuen “Fantasía Morisca - La Corte de Granada” (1879) ezaguna, bandarako gure errepertorioko orrialde original garrantzitsuenetako bat.
Orkestra sinfonikorako gerora egindako bertsioarekin, musika alanbrista izenaz ezagutzen den mugimenduari erantzuten dio obra honek; mugimendu horrek gure historiaren iragan arabiarra gogorarazten duten musika-obren sorkuntza markatu zuen XIX. mendearen amaiera aldean. Mundu exotikoan barneratzeko moda honek XIX. mendearen amaiera aldetik XX. medea aurreratuxe zegoen arte izan zuen eragina Europan. Horren erakusgarri da “Sélamlik op.48, Nr.1” (1906), Florent Schmitt (Blamont, 1870- Neuilly sur Seine, 1958) Parisko Kontserbatorioko irakasle zen maisu handiak sortua. Dionysiaques obraren autoreak enperadore otomandarren Konstantinoplako zeremoniak azaldu zituen 1900ean lurralde haietatik egindako bidaiaren ostean. Parisko Guardia Errepublikarraren Bandak estreinatu zuen 1909an. Exotismoaren ildotik, eta gaur egunean dagoeneko, Julie Giroux (Massachusetts, 1961) Iparramerikako maistra eta John Williams-en ikasleak soinuaren bidez azaltzen ditu bere sentipenak “La Mezquita de Córdoba” obran.
Amaitzeko, “A Brussels Requiem” (2017) obraren estreinaldia, zailtasun tekniko handikoa, Bert Appermont (Bilzen, 1973) Belgikako autore ezagunak idatzia Bruselako Zaventem aireportuko 2016ko atentatuan izandako biktimen omenez. Musikarekin kulturen batasuna ospatu daiteke, intolerantziaren bidegabekeriak eraman dituen haiei omenaldia eskainita. Arte beti izango da leungarri ona ezjakintasunaren gaitze hedaturako.
ZUZENDARI TITULARRA: JOSÉ R. PASCUAL-VILAPLANA
Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria).
Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.
Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da. "Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n.
Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. www.pascualvilaplana.com.