Urtero bezala, Casilda Iturrizar parkeko Pergola bilbainaden etxea izango da Aste Nagusian. Jaiak dirauten bitartean, abuztuaren 17tik 24ra zehazki, eguerdiero entzungai egongo dira programatuta dauden zortzi kontzertuak, 12:00etatik aurrera.

Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek egingo dituzte emanaldiak, eta agertokian txandakatuko dira Aste Nagusiko 8 egunetan, eta Uriko abesti herrikoiak birpasatuko dituzte. Gainera, pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak eta euskal musikak ere lekua izango dute zortzi kontzertuetan.

Agertokira igotzeko lehenengoa, Los 5 Bilbainos taldea izango da, abuztuaren 17an, igandean. Astelehenean, hilak 18, lekukoa hartuko die Bilbao Mapamundi taldeak. Haien ondoren, Gau Pasa (asteartea, hilak 19) eta Los Chimberos (asteazkena, hilak 20) igoko dira agertokira. Ostegunean, hilak 21, Los 5 Bilbainos taldearen txanda izango da berriro, eta ostiralean, hilak 22, Gau Pasa taldearen bigarren emanaldia izango da. Los Chimberos (larunbata, hilak 23) eta Bilbao Mapamundi (igandea, hilak 24) taldeen bigarren emanaldiek amaiera emango die programazioari.

Bilbainaden XXXVII. lehiaketako sariak

Parkeko agertokian, halaber, Bilbainaden XXXVII. Lehiaketako sariak banatuko dira. Bilboko Udalak antolatzen du lehiaketa, Radio Nerviónekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean, eta arrakasta handia du adinekoen artean. Hitzordua abuztuaren 22an, ostiralean, izango da, 12:00etanJuan Mari Aburto alkateak ekitaldi honetan parte hartuko du, udalbaltzako beste kide batzuekin batera.

Bilbainaden egitaraua

Lekua: Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan

Ordua: 12:00etan

  • Abuztuaren 17an, igandea: 5 Bilbainos
  • Abuztuaren 18a, astelehena: Bilbao Mapamundi
  • Abuztuaren 19a, asteartea: Gau Pasa
  • Abuztuaren 20a, asteazkena: Los Chimberos
  • Abuztuaren 21a, osteguna: 5 Bilbainos
  • Abuztuaren 22a, ostirala: Gau Pasa
  • Abuztuaren 23a, larunbata: Los Chimberos
  • Abuztuaren 24a, igandea: Bilbao Mapamundi