BILBO. Bilboko Udalak aparkalekuak okupatuko ditu Uribitarte inguruan asteazken honetatik datorren astelehenera, ekainaren 7tik 12ra, gutxi gorabehera, padel surfeko World SUP Challenge lehiaketaren bosgarren edizioa dela eta.
Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Uribitarte pasealekuko 1 zenbakiaren parean eta Aznar erakinaren alboan, Pio Baroja plazako 5 zenbakitik Nerbioi kaleko 2 eta 4 zenbakien atzealdera, Uribitarte kaleko 1, 3 eta 5 zenbakien parean, Acebal Idigoras kaleko 1 eta 2 zenbakien parean eta Uribitarte zeharkaleko 1 eta 2 zenbakien parean kenduko dira aparkalekuak. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aurretiaz.