BILBO. Bilboko Udalak jakinarazten du asteburu honetan Artxandako funikularra berriro hasiko dela udako ordutegiarekin irailaren 30 arte.

Artxandako Funikularraren udako ordutegia hau da:

Astelehenetik ostegunera 07:15etik 22:00etara

Ostiraletan eta larunbatetan 07:15etik 23:00etara

Igandetan eta jaiegunetan, berriz, 08:15etik 22:00etara

Artxandako funikularraren maiztasuna 15 minutukoa da, bidaiari asko pilatuta egon ezik. Horrelakoetan maizago ibiltzen da geltokietan bidaiarien pilaketak kendu arte.

Bidaiak 3 minutuko iraupena du.