BILBO. Bilboko Azkuna Zentroak Eguzkiaren Terraza zabalduko du ostegun honetan, ekainaren 1ean.

Hiri erdian eguzkia hartzeko toki aproposa da, ederki atonduta baitago aulkiz eta etzaulkiz eta hiriko ikuspegi bikainak baititu. Terrazara hurbiltzen direnak igerilekuetatik sartu behar dira.

Halaber, Azkuna Zentrotik jakinarazi dutenez, Mediateka BBK-k irakurketa gunea jarriko du terrazan, egunero egunkariak eta azken aldizkariak ikustatu ahal izateko. Terrazaren ordutegia 09:00etatik 22:00etara izango da.