BILBAO. Bilboko Udala zuhaitz berriak sartzen ari da kaleen lerrokaduretan, parkeetan eta lorategietan, karbonoaren aztarna hobetze aldera.

Aste honen amaieran 850 zuhaitz berri egongo dira landatuta Bilbon. 209 ale kaleetan eta 113 parkeetan eta lorategietan; leku hauetan ere landatu dira:

  • Dolaretxeko ibarra: 15 ale ( artea, ereinotza eta urkia)
  • Ventosa bidea: 100 ale ( artea, abaritza eta ereinotza )
  • Begoñalde: 50 ale (lizarra, haritza, urkia eta ereinotza)
  • Abasolo: 200 ale (lizarra, urkia, haritza, ereinotza, artea eta abaritza)
  • Kobetamendi: 100 ale (lizarra)
  • Karmelo ikastola: 60 ale (haritza eta urkia)

Landatze-lan batzuetan inguruko ikastetxeek eta Begoñaldeko, Kobetamendiko eta Karmelo Ikastolaren inguruko herritarrek hartu dute parte.

Zuhaitzek eta eurak zaintzeak eta iraunarazteak duten garrantziaz adingabekoak kontzientziatzeko, ikastetxe hauetako eta beste batzuetako ikasleek hartu dute parte zuhaitz bana landatuta.

Begoñalde:

  • Jesusen Alabak: Sortzez Garbia
  • Otxarkoaga TZ
  • El Salvador Maristas ikastetxea
  • Aldamiz ikastetxea

Kobeta:

  • Orbegozo eskola
  • Elorrieta-Erreka Mari
  • Artabe IES

Karmelo Ikastolaren ingurua:

  • Pureza de María ikastetxea
  • Ángeles Custodios ikastetxea
  • Karmelo Ikastola
  • Miguel de Unamuno BHI

Bilbon 1,3 milioi metro karratuko azalera dago lorategi-guneetarako; 35.000 zuhaitz ere bai. Lorezaintzaren kontratu berria 2016ko maiatzean sartu zen indarrean eta, harrezkero, zuhaitz berrien urteko landatze-tasa 200 aletik 880ra pasatu da.