BILBO. Bilboko Udalak eten egingo du Ametzolako igogailuaren zerbitzua datozen astelehen eta asteartean, martxoaren 13an eta 14an, gutxi gorabehera, mantentze lan batzuk egin behar dituelako.
Hain zuzen, lanak astelehenean hasiko dira, goizeko 08:00etan, eta Bilboko Udalak uste du astearte arratsaldean igogailua berriro abian izango dela. Trakzioko kable berriak jartzeko etengo da igogailuaren zerbitzua.