BILBO. Ildo horretatik, erabiltzaileek zalantzak edo argibideak eskatu edo iradokizunak egin ahal izango dituzte posta-elektroniko helbide hauen bidez: abonados@kirolak.bilbao.eus eta martxan@kirolak.bilbao.eus, Bilbao Kirolak dituen sare sozialetako perfiletan (@BilbaoKirolak), zein uriko hamar kiroldegietan, adierazitako ordutegietan:
Deustu: Martitzena (16:30 - 18:00); eguaztena (11:00 - 12:00)
Miribilla: Martitzena (11:00 - 12:00 / 16:00 - 17:00)
Zorrotza:Astelehena (9:30 - 10:30)
Txurdinaga: Eguaztena eta barikua (12:00 - 14:00)
Artxanda: Astelehena (12:00 - 13:00) eta eguena (16:00 a 17:00)
San Inazio: Eguaztena (16:30 - 17:30) eta eguena (10:00 - 11:00)
Abusu - La Peña: Astelehena (17:00 - 18:00 ) eta barikua (10:00 - 11:00)
La Casilla: Martitzena (13:30 - 14:30 / 16:00 - 17:00)
Errekalde: Astelehena (12:00 - 13:00) eta eguena (18:00 - 19:00)
Atxuri: Eguena (11:00 - 13:00 / 17:00 - 18:00)
Orain arte, Bilbao Kirolak erakundearen eta haren instalazioen inguruko kexak, iradokizunak eta zorionak erreklamazio-orrien bidez izapidetzen ziren; orri horiek herritarren eskura egon dira uriko kirol-instalazioetan. Guztira, abonatuek 2.004 komunikazio egin zituzten 2016an, 612 kiroldegietan eta 1.392 webgunearen bidez.
2016an, komunikazioek % 10 egin zuten gora, aurreko urtearekin alderatuta. Igoerarik handiena iradokizunetan gertatu zen, 20tik 76ra ekitaldi bakar batean. Jasotako komunikazio guztien artean, 29 zorionak emateko izan ziren.